"lehenago ere bidea oso lokaztuta dago, hortan, batek baino gehiagok makilak erabiliko ditu behetik gorako bidea erosoago egiteko. Batez ere Boton inguruetako malda gogorrean etorriko da ondo laguntza hori".
Otsailean, baina, mendia lokatzez aurkitzeak ez du inor ezustean harrapatuko. Aspaldian, gainera, halaxe entrenatzen dabiltza korrikalariak (260 izango dira irteera puntuan). Tartean, maila oso onekoak: "Iazko irabazle Iker Oliveri proban izango dugu, eta baita Juanjo Igarzabal, Abdel Rahim edo Ekaitz Kortazar moduko atletak. Nesketan, berriz, Leire Fernandez gaztea proban izango da (16 urte ditu), eta adi ibili beharko dugu, esaterako, Nere Arregi arrasatearrak egin dezakeen lanarekin.
Antzuolako korrikalariek, berriz, aparteko pike-a izango dute, ikusteko dago nor izango den azkarrena.
Jakin, Asteleheneko Goiena paperak bi orriko berezia eskainiko diola Antzuolako lasterketari, eta Astelehenean erreportaje zabala izango dozue Harmailatik saioan, 19:30ean, eta 22:00etan.