Indarkeria detektatzeko tailerra egin dute Antzuolan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko ots. 3a, 16:03

Genero berdintasunaren gaia gazteen artean lantzeko beharra ikusita, Udalak Gaztetxearekin elkarlanean antolatuta, Harremonak deituriko egitasmoa eraman zuten aurrera zapatuan Antzuolan. Izenak dioen moduan, harreman onak bultzatzea izan zuen helburu. Gaia lantzen jarraitzeko, bigarren saio bat ere egingo dute, otsailaren 15ean.

Genero berdintasuna oinarri izanda, gazteentzako tailerra burutu zuten zapatuan Antzuolan, Udalak eta gaztetxeak antolatuta. Askotariko gaiak landu zituzten bertan gazteek. Besteak beste, jeloskortasunaz egin zuten berba, baita botere harremenei, estereotipoei zein matxismoari buruz ere.

ArrEManitz kooperatibaren proiektua den Harremonak egitasmoaren baitan kokatu zen zapatuko ekimena. Ildo bati jarraitu zioten: hain zuzen ere, gazteen arteko harremanetatik hasita, harreman motak identifikatu zituzten eta horietatik indarkeria benetan zer den ikustea izan zuten helburu.

Mundua eraldatzeko norbere buruak aldatu beharra argi geratu zen tailerrean. Eta Elen Kortaxarena dinamizatzaileak bizi dugun sistema honetan norberak parte bat duela ekarri zuen gogora. "Gainera, denborarekin gauzak onerako aldatu arren, oraindik ere hainbat esparrutan lan egin behar da. Zehatzago esanda, indarkeria modu naturalean bizitzera eramaten gaituzten egunerokotasuneko gauza txiki horiek aldatu behar dira".

Bigarren saioa, hilaren 15ean

Zapatuan hausnarketarako unea ere izan zuten parte hartzaileek. Baina ez dute amaitu, eta lehenengo saioa pasata, bigarren data bat ere finkatu zuten; otsailaren 15ean elkartuko dira berriz, 10:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak