Kopuru hori murrizteko eta kontrolatzeko bestelako neurri batzuk ere hartzen ari dira baina Udaletik eskatu dute ibaian ibiltzen diren amuarrain eta antzarrei jaten ez emateko. Ohikoa izaten da ibaiko amurrainei edo Altzarteko errotako antzarrei ogi zatiak botatzea. Batzuetan apurrak geratzen dira inguruetan eta arratoien elikagai bihurtzen dira horiek.