Baserri ingurunetako plastikoa bilduko dute gaur

Iure Eizagirre 2013ko mai. 28a, 08:00

Herriguneko hondakinak jasotzeaz gain, baserriko eguneroko lanetan zor daitezkeenak ere biltzen dira Antzuolan. Debagoieneko Landa Garapen Elkarteak egiten du bilketa urtean zortzi aldiz eta gaur izango da hurrengoa.

Baserritarrek ekarpen gunearen ondoan utzi beharko dute plastikoa. Lau plastiko mota batuko dira: siloa estaltzeko eta belar boletan erabiltzen diren plastiko beltzak, negutegietan eta ortuetan lurra estaltzeko erabiltzen direnak eta negutegietako plastiko zuria. Bolak biltzeko plastikozko sokak ez dira jasoko.

Hurrengo bilketa uztailean

Plastikoen bilketa bi hilabetetik behin egiten ari dira udaberriaz geroztik. Martxoan egin zuten azken bilketa eta, apirileko hutsunearen ostean, gaur egingo dute berriro. Hurrengoa, berriz, uztailean izango da.

Arratsaldez utzi behar dira plastikoak eta zehaztutako lekutik kanpo utzi nahi badira, 943762547 telefono zenbakira deitu behar da

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak