Euri-giroa izan da gaur nagusi eta jendeak eskolako aterpeko San Isidro azoka bisitatzea aukeratu du. Zenbait pasa da Gaztetxeko bigarren eskuko azokatik baina oraindik material asko dago saltzeko. Hori dela eta, arratsaldean ere jarri dituzte salgai jendeak emandako jertseak, kamisetak, zapatak, prakak eta bestelako jantziak.
Materiala soberan izango dutela aurreikusita, arropa egun batzuetan Gaztetxean bertan egongo dela jakinarazi dute Antzuolako gazteek.