Interesatuek telefono zenbaki honetara deitu beharko dute 695 780 058 (Jesus) edota bestela jesusromrom@gmail.com helbide elektronikora idatzi. Izen-emateko azken eguna martxoaren 25a da. Ikastaroaren prezioa 186 eurotakoa da, kontuan izan behar da hiru egunetakoa izango dela eta eskuliburu bat ere eskuratzen dela, Gaspar Caballero de Segoviaren “Parades en Crestall, El huerto ecológico fácil” hain zuzen ere.
Ikastaroaren gaineko informazioa gehiago eta Gaspar Caballeroren inguruko datuak http://www.gasparcaballerodesegovia.net/es/cv.html webgunean.