Atez atekoaren bultzatzaileen esanetan, poztasuna azaldu nahi dute argazki horren bitartez, "atez atekoarekin lorturiko emaitzek (emandako datuen arabera, %85 gaika batzen dute) horixe ematen" dietelako.
Antzuolara etortzeko gonbidapena
"Arro gaude atez atekoa martxan jarri eta bi urte hauetan lorturiko aurrerapenekin. Hau dela eta, inguruan sorturiko zalapartak alde batera uzteko asmoarekin, sistema ezagutu nahi duen oro Antzuolara gonbidatu nahi dugu, gure herriko ateak zabalik baitituzte", azaldu dute.