Gabonetako egunetan aldaketak zabor bilketan

Goiatz Arana Begiristain 2012ko abenduaren 18a

Gabonetako egunak ailegatzear daudela-eta, zabor-bilketan egingo dituzten hainbat aldaketen berri eman dute Mankomunitatetik. Alde batetik, hilaren 24an eta 31n –biak astelehenak– zabor-bilketa zerbitzua gauean egin beharrean eguerdian egingo da Debagoiena osoan eta, beraz, egun horietan zaborra 13:30erako atera beharko da. Bestetik, 24an eta 31n baita ere, Antzuolan, gauean ez da ontzirik atera behar, ez delako zerbitzu hori emango.

Horren ordez, San Joxepeko aportazio-guneko kanpoko aldean ontziak botatzeko edukiontziak jarriko dituzte egun horietarako. Antzuolan, era berean, Errege Egunaren bezperan –urtarrilak 5–, gauean ez da errefusa atera behar; hurrengo gauean atera behar da, organikoarekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak