Esaterako, maiatzaren 26an, eskoriatzarrak gerturatu ziren antzuolara. Auzoetan jarritako zintzilikarioak, baserritarrendako guneak eta herritarren larrialdirako guneen funtzionamendua ezagutu zuten bertatik bertara. Zenbait antzuolarren iritzia jasotzeko aukera ere izan zuten kalean galdetuta aurrez aurre. Herriko baratzetan eta lorategietan dauden autokonpostagailuak ere ikusi zituzten. Antzuolan materia organikoa konpostatzen duten herritarren kopuruak gora egin duela ere azaldu zien Iturbek.