Atez ateko jarraipen batzordeak urteko datuak argitaratu eta baloratu ditu. Lehen urtean emaitza oso onak batu direla eta tendentzia gorakoa dela diote datuek. Egun batetik bestera %35 birziklatzetik %80ra pasa da Antzuola eta 180 tona organiko batu direla, azaldu digu Jose Mari Iturbek, atez ateko jarraipen batzordeko arduradunak.
Gastuei dagokienez, 2011n, 2010ean baino 9.703 euro gutxiago kostatu dela hondakinen kudeaketa azaldu digu Iturbek. Bilketa gastua igo egin den arren, %80 birziklatzea lortu da eta errefusen tratamenduan 42.000 mila euro aurreztu da.
Datuek diote, Hondakinen jaitsiera %15 eta 20 bitartean kokatu dela; kontuan hartu gabe autokonpostaren igoera; 115 familia gehitu dira-eta. Errefusari dagokionez, 2010az alderatuta, lau bider gutxiago batu da; –44kg biztanleko–. Ontzi arinak aldiz, %90 birziklatzea lortu da, datua bikoiztuz. Beirak eta, paperak ere igoera izan dute. Helburua, hondakinak jaistea eta nagusiki errefusa gutxitzea dela azpimarratu digu Iturbek.
Oposizioaren balorazioa
Antzuolako EAJk eta alderdi sozialistak ere balorazioa egin gura izan dutela. Eusko Alderdi Jeltzaleak dio, atez atekoak zaborrak eragiten duen arazoari ez diola erantzunik ematen, beti errausketa behar duelako. Erraustegien ordezkoa ez dela atez atekoa, zabortegia baizik diote. Gainera, zaborra erraustuz argi-indarra sortu daitekeela. Diputazioaren eta Batzar Nagusien planei esker zaborraren %44 birziklatu eta konpostatu da, orain, %60ra iristeko 5.edukiontzia zabaldu behar dela diote.
Alderdi sozialistak esan aldiz, Edukiontzi sistema baino garestiagoa, deserosoa eta zikinagoa dela diote, atzera pausoa dela; gainera, herritarrari, egunero hondakin mota bat jaistea behartzen zaion sistema dela.