Atez-atekoa jartzen aitzindari izan ziren udaletako alkateek, Antzuolakoak tartean, babestu egin dituzte urratsa egitera doazenak

Julen Iriondo 2012ko martxoaren 10a

Gipuzkoan sistema ezartzera doazen 34 udalei adierazi diete hartutako bidea dela "eraginkor eta justuena". Nabarmendu zuten oso emaitza ona ari dela uzten atez-atekoa euren herrietan, "%80tik gorako" gaikako bilketarekin.

Iturbek eta Hernaniko eta Usurbilgo alkate izandako Marian Beitialarrangoitiak eta Xabier Mikel Errekondok eta Oiartzungo zinegotzi ohi Pavel Viñasek egindako agerraldian azaldu zuten atez-atekoa oso emaitza ona uzten ari dela euren herrietan, "hondakinen %80tik gora" gaika bilduz –beste ezein sistemak lortzen ez duena, euren esanetan–, eta salatu zuten hainbat alderdi eta hedabide "alarma" ari direla sorrarazten gizartean.
Gipuzkoan atez-ateko bilketa sistema ezartzen aurrenekoak izan ziren udaletako ordezkariek adierazi zuten, eurek erabakia hartu zutenean ere "sistema zikina, garestia eta deserosoa" zela esaten zutela, baina ikusi dela horiek "gezurrak" zirela eta, egun, udalerriok direla "garbienak eta hondakin gutxien sortzen dutenak". 

Bilduk herrialdeko 34 udalerritan atez-ateko sistema ezartzeko hartutako erabakiari inposaketa deritzotenei eta eskatzen duten galdeketari buruz esan zuten herritarra egin behar dena dela informatu; parte-hartzea galdeketa egitea baino gehiago dela, eta eurek "prozesuaren hasieratik" jarri zituztela herritarren parte-hartzerako tresnak. Gaineratu zuten, EAJk, adibidez, beti egin diola uko erraustegiaren inguruan zuzenean galdetzeari.
Atez-atekoarekin hastera doazen udalei adierazi zieten hartutako bidea dela "eraginkor eta justuena".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak