Beotibar pilotalekua antzuolarrez gainezko zegoela ekin dute lehia Lemuno eta Mendizabalek. Txanpona gorri irten da, Lemunoren alde. Hala, hark egin du lehengo sakea eta baita tantoa ere. Mendizabalek, baina, 1-1 berdindu eta markagailuan aurre hartu du 1-5 jarriz.
Aurreko partiduko mamuak
Beotibarrera joandako zaleak Mendizabal eta Jota ke irabazi arte kantuan ibili dira. Lemunok sakea hartu duenean beste bi tanto egin ditu. Berriro ere Mendizabalek hartu du sakea eta 11. tantoraino joan da markagailua 5—11 utziz. Gero, Lemunok hainbat tato egin ditu eta tartea murriztea lortu du (7—11) baina Mendizabalek berriro ere hartu du sakea eta 7-15 aurreratu da. Handik aurrera bai batak eta baita besteak ere tantoak egin dituzte.
Lemonuk lau tantora hurbiltzea lortu duenean urduri jarri da Mendizabal eta hainbat pilota gora bota ditu. "Aurreko partiduko mamuak" burura etorri zaizkiola esan digu amaieran. hala ere, antzuolarrak eroso jokatu du eta 22. tantora iristea lortu du: 15-22.
Debagoieneko pilotazaleak, Tolosan
Beotibarrera joandako zaleak pozez zoratzen ikusi dute antzuolarrak txapela nola jantzi duen. Antzuolako zale asko, baina baita Debagoieneko gainerako herrietakoak ere; besteak beste, Arrasateko eta Bergarako jende asko joan da Tolosara.