Konpostagailuetara bisita
Bestalde, irailetik aurrera konpostagailuak bisitatzen hasiko dira.
Behin hasierako ikastaroa eginda eta konposta egiten hasita, orain arreta pertsonalagoa emango da. Bisiten helburua da bakoitzak bere egunerokotasunean konposta egiterakoan dituen arazo eta kezkak bertatik bertara ikustea eta konpontzea.
Irailaren 5etik aurrera hasiko dira konpostatzaileekin bisita zehazteko deika.