Antzuolako alkate Pedro Iturbek jakinarazi duenez, "atez atekoa martxan jartzea bezain garrantzitsua da bilketa-sistema berriaren jarraipena egin eta hobekuntzak proposatzea. Eta hori denon artean egin behar dugu, atez atekoa antzuolar guztion proiektua baita". Helburu horrekin eratuko da atez atekoaren jarraipen batzordea.
Lana baloratu eta hobekuntzak adosteko
Udalak eta herriko eragileek osatuko dute jarraipen batzorde hori. Behin atez atekoa martxan jarrita, maiztasun jakinez bilduko dira ordura arte egindako lana baloratzeko eta hobekuntzak adosteko. Herritarrek ere parte hartu ahal izango dute bilera horietan.
Batzordearen lehen bilera martxoaren 16an egingo da, Olaranen, 18:30ean. Bilera horretan parte hartzeko gonbidapena egingo zaie herriko elkarte guztiei.