Udaletxean egokitutako atez ateko informazio bulegoan ari dira banaketa egiten eta, atzo, martitzena, dezenteko mugimendua izan zuten.
Barikuan, martxoak 4, amaituko dituzte banaketa-lanak eta, arratsalde horretan bertan, atez atekoaren ongi-etorri jaia egingo dute: 17:00etan, Torresoroan, Txan magoa; eta 18:30etik aurrera, Zurrategi plazan, birziklapen eskulanak eta bertso-poteoa.
Atez ateko sistema astelehenean, martxoak 7, ezarriko da Antzuolan.