Gipuzkoa Zero Zaborren hitzaldia martitzenean

Usoa Agirre 2010ko abe. 30a, 11:59

Zero Zabor filosofia zer den azalduko dute eta atez atekoari atal berezi bat eskainiko diote, 'Hondakinek badute irtenbidea' izenburupean. Hitzaldia datorren martitzenean, urtarrilak 4, 19:00etan, Olaranen.

Hitzaldiaren aurrerapen moduan, hemen Gipuzkoa Zero Zaborrekoek bidalitako gutuna:

Hondakinen kudeaketa gero eta konplexuagoa da, gero eta material desberdin gehiago erabiltzen dugulako eta, batez ere, gero eta zabor gehiago sortzen dugulako. Baliabideak mugatuak dira. Mundua hustutzen ari gara zaborrak gainezka egiten digun bitartean.

Orain arteko bidetik jarraituz gero, oso urte gutxitan egingo dute gainezka Gipuzkoako zabortegiek eta erabaki egokiak hartu ezean, eraiki nahi duten errauste plantak 25-30 urtetarako lotuko gaitu kudeaketa eredu xahutzaile eta kutsakor honetara.

Zer zentzu dauka lehengaiak (papera, kartoia, beira, plastikoa eta janari kondarrak … ) erretzeak?

Guztiok diogu birziklatzen dugula, baina orokorrean sortzen ditugun hiri hondakinen % 23 baino ez dugu gaika biltzen, %90 birziklagarria denean.

Arazoa larriagotu baino lehen, birziklatze-tasa handitu eta, batez ere, herritarrentzat erosotasuna eta osasuna bermatuko dituen hondakinen kudeaketa aitzindaria martxan jarri behar dugu Gipuzkoa osoan, jadanik Usurbil, Hernani eta Oiartzunen martxan dagoen berbera : atez ateko bilketa.

Gaur egungo inertziari buelta eman diote herri hauetan. % 80tik gorako gaikako biltze portzentajeak lortuz, herritarren osasuna eta gipuzkoarron etorkizuna bermatzeko.

Hondakin atal guztiak nahasian jasotzeak ez dauka inongo zentzurik; ez ingurugiroaren ikuspegitik, ez ekonomiaren ikuspuntutik, ezta baliabide publikoen kudeaketaren eraginkortasunetik begiratuta ere.

Konponbidearen arloan, Zero Zabor filosofia zer den azalduko dugu eta atez atekoari atal berezi bat eskainiko diogu.

Kontsumitzen duguna beharrezkoa dugun, botatzen duguna ondo botatzen dugun, ekoizten dena ondo ekoizten den, eta abar. Zertarako egin gauzak erdipurdi, gauzak ondo egitea dagoenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak