Maite Asensio, Urtxintxako hezitzailea: "Umeak euskaraz jolasten badira, elkarren arteko harremanak euskaraz sortuko dituzte"

Aintzane Irizar 2007ko ots. 1a, 14:27
Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Pausokak antolatuta, euskal kantu eta jolasen ikastaroa izango dugu otsailean eta martxoan. Urtxintxa aisialdi eskolakoek eskainiko dute ikastaro hori, eta Maite Asensio irakasleetako batekin berba egin dugu horren gainean.
Zelako kantuak eta jolasak ikasi ahal izango ditugu?

Urtxintxak badauzka bi CD-ROM euskal kantu-jolasekin, eta handik aukeraketa egingo dugu. Denetarikoak ikasteko aukera egongo da: soka-saltoan edo goma jolasean abestekoak, korroan abestekoak... Asko izaten dira talde handietan egitekoak, etxean lasaiago abestekoak ere ikasiko ditugu...

Galtzen joan dira kantuok?

Herri txikietan gehiago mantentzen da umeak kalean jolasteko ohitura, baina, hirietan, batez ere, umeak ez dira kalera irteten, etxean geratzen dira. Irteten badira, gainera, gurasoekin parkera joaten dira, eta kito. Horrela, asko ari da galtzen umeak kalean jolas egiteko ohitura. Orain dela hamar urte hasi ginen gu ikastaro horiekin, eta oraindik hementxe jarraitzen dugu. Hori da, beharra dagoelako.

Ze garrantzi dute horrelako jolasek?

Batetik, umearen garapenean eragiten dute. Bestalde, umeak elkarrekin euskaraz jolasten badira, elkarren arteko harremanak euskaraz sortuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak