Iraunkortasunerako ekintza plana onartu du Udalak

Aintzane Irizar 2006ko urt. 23a, 09:18

Tokiko Agenda 21eko lantaldeak landutako ekintza plana aztertu zuen udalbatzarrak aurreko asteko osoko bilkuran, eta baita onartu ere. Tokiko Agenda 21aren helburua da herriaren egoera ezagututa, etorkizunerako helburuak zehaztea eta horiek lortzeko ekintza planak diseinatzea. Bete du, hortaz, bere helburua lantaldeak.

Hona hemen onartutako ekintza plana, oso-osorik:

1. Herriko garapen soziala sustatu eta herri bizitza berpiztu

1.1. Garapen soziala iraunkortasun irizpideak jarraituz gauzatzea

1.1.1. Udalerrira datorren jende berriaren integrazioa lagundu (harrera plan bat egin...).

1.1.2. 2.000 biztanleko kopurua mantentzea.

1.1.3. Herriak eskaintzen dituen aukerak saldu herrikoen eta kanpokoen artean.

1.1.4. Euskararen erabilera bultzatu, Idolaz elkartea berpiztuz.

1.2. Herriko zerbitzuak hobetzeko programa

1.2.1. Udalerriko zerbitzuen maila mantentzea (kantitatea eta kalitatea) eta egungo beharrak aztertzea.

1.2.2. Pediatria eta medikuntza orokorreko zerbitzuen kalitatearen inguruko azterketa egitea.

1.2.3. Bi urtetik aurrerako haurren zaintza antolatzea haurtzaindegian.

1.2.4. Igogailuak ezartzeko ematen diren laguntzen programarekin jarraitzea, baina, eskatzaileen beharrak kontuan izanik.

1.2.5. Kultura eta gizarte etxe berri bat egitea, non hainbat zerbitzu bilduko diren (hirugarren adinekoendako, gazteendako...).

1.3. Herriko bizitza eta parte hartzea sustatu.

1.3.1. Gaztetxea berriro ireki dadin guraso, gazte eta Udalaren arteko elkarlana bultzatzea.

1.3.2. Udalerriko elkarteei bultzada bat ematen saiatzea Agenda 21eko foroaren laguntzarekin.

1.3.3. Udaletxetik parte-hartzea sustatzea.

2. Hirigintza orekatu baten alde apustu egitea iraunkortasun irizpideak jarraituta

2.1.Etxebizitza programa

2.1.1. Herriko gazteak bertan geratu daitezen etxebizitza sozialak egitea aurreikusi.

2.1.2. Egungo etxebizitzaren eskariaren azterketa bat egitea.

2.1.3. Etxebizitza hutsak alokairuko merkatura ateratzeko programa sustatu Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean.

2.2. Hirigintza jarduerak iraunkortasun irizpideak jarraituz egitea

2.2.1. Epe motzean udalerrian kiroldegia egiteko aukerarik ez dagoenez, dauden ekipamenduak eta izango diren berrien aprobetxamendu arrazionala gauzatzea, gutxierabilpena ekidituz.

2.2.2. Abiadura Handiko Trenaren proiektuari gertuko jarraipena egitea eta Antzuolako udalerriari ahal den kalte gutxien egingo dioten irtenbideak planteatzea.

3. Baliabide ekonomikoen kudeaketa iraunkorra egitea.

3.1. Industriaren egoeraren jarraipena egiteko programa.

3.1.1. Herriko enpresen jardueren jarraipena egitea.

3.1.2. Beasain-Durango errepidea egiterakoan sortuko den zaramategia aprobetxatuz, industrigune bat gauzatzearen aldeko apustua egitea.

3.2. Udalerriko komertzioa sustatzeko programa.

3.2.1. Udalerriko komertzioaren egoeraren azterketa bat egitea (PERCO antzekoa).

3.2.2. Herritarren artean kontzientziazio kanpaina egitea, bertako komertzioaren alde.

3.2.3. Bertako produktuak bertako komertzioetan saltzearen aldeko ekimenak bultzatzea.

4. Ingurune naturala babestu eta baliabide naturalen kudeaketa iraunkorra egitea.

4.1. Ingurune naturala babesteko programa

4.1.1. Nekazaritzak betetzen duen funtzio sozialagatik, sektore hau bultzatzea.

4.1.2. Erreken egoera hobetzeko (eroritako enborrak, sasiak...) eskumena duen administrazioari kexak planteatzea eta jarraipen bat egitea.

4.1.3. Antzuolako industriei erreka kutsatu ez dezaten jarri zaizkien neurri zuzentzaileen inguruko jarraipena egitea.

4.1.4. Etorkizuneko beharretarako udalerriko iturburuak zaintzea.

4.2. Ura eta saneamenduaren sistema hobetzeko eta uraren aprobetxamendu egokia egiteko programa.

4.2.1. Baserrietako saneamendua egiten joatea, fase ezberdinetan.

4.2.2. Urkulutik ura iristen ez zaien baserriei altura handian kokatuta dauden iturburuetatik ura jartzea.

4.2.3. Ur kontsumoa murrizteko sentsibilizazio kanpaina eratzea.

4.3. Hiri hondakinen bilketa eta birziklaiarako programa.

4.3.1. Hondakinei buruzko sentsibilizazio, kontzientziazio eta informazioa hobetzea.

4.3.2. Herritarrak sentsibilizatzea erosketak egiterako garaian (bildukin gutxien dituen produktua...).

4.3.3. Hondakin organikoak biltzeko Mankomunitateko programa pilotoa martxan jartzea Antzuolako familiendako.

4.3.4. Edukiontziak soterratuak izateko aukera aztertzea.

4.4. Energiaren kontsumo eta kudeaketa iraunkorragoa egiteko programa.

4.4.1. Energia kontsumoa murriztu dadin kontzientziazio kanpaina antolatzea herritarren artean.

4.4.2. Etorkizuneko hirigintza ekimenetan argiak aukeratzerako garaian, argia behera botatzen dutenak eta kontsumo txikiagoa dutenak aukeratzea.

4.5. Mugikortasun iraunkorragoa sustatzeko programa

4.5.1. Eskualde mailako mugikortasun planari jarraipena egitea eta Antzuolako beharrak integratzea.

4.5.2. Jendeak garraio publikoa erabili dezan kontzientziazio kanpaina martxan jartzea.

4.5.3. Antzuola eta Bergara artean bidegorria egiteko dauden aukerak aztertzea.

4.5.4. Trenbide zaharra berreskuratzea bidegorri bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak