Haurren danborradako eta dantzari eguneko bideoak ikusgai

  Kultura  Arrasate

Sanjuanak hasteko egun gutxi batzuen faltan, etxeko txikienak arduratu dira aurreko asteburuan herrian jai giroa ipintzeaz. Zapatuan haurren danborrada egin zuten 225 neska-mutikok eta oso ondo irten zela zioen jendeak amaieran.  

Danbor hotsak isilduta, dantzek hartu zuten protagonismoa domekan. Euskal Herri osotik etorritako 600 lagun baino gehiago batu ziren Arrasaten; tartean, debagoiendarrak eta herri bertakoak.

Arrasateko Sanjuanak 2012: Haur Dantzarien Eguna

  Kultura  Arrasate GAURKOAK None

Dantzek hartu zuten protagonismoa domekan. Haur Dantzarien Eguna ospatu zuten eta argi geratu zen Arrasaten dantza tradizionalarekiko zaletasuna bizi-bizi dagoela:erretratu paregabea jaso genuen Jokin Zaitegi plazaren bueltan elkartu ziren 100 dantzari-musikari eta konpartsakoen eskutik.

Arrasateko Sanjuanak 2012: Haurren danborrada

  Kultura  Arrasate GAURKOAK None

Herriko 225 neska-mutiko irrikaz zeuden, zapatu arratsaldea noiz iritsiko zain, zazpietatik aurrera euren doinuak egingo zirelako jaun eta jabe herriko kaleetan. Nafarroa etorbidetik abiatuta, Hotel Mondragon, Garibai, Maala eta Portaloian barrena osatu zuten ibilbidea, Herriko Plazan bukatzeko; Sarriegi eta gainerako musikarien doinu ezagunak barreiatu zituzten batean eta bestean, bederatzi konpainiatan banatuta.

Garage eta surf festa Gora Gora kids taldearekin

  Kultura  Oñati

Garage eta surf festa Gora Gora kids taldearekin

Ia urtebete pasa da Gora Gora Kids taldeak Antton tabernan zuzenekoa eskaini zuela. Oraingoan ere motorrak berotzera datoz eta denak dantzan jartzeko gogotsu. Horror Songs EP-a aurkeztera datoz. Izua, abenturazko zinea eta historio espazialen inguruko lau abesti batzen dituen diskoa da. Martxoan kaleratu zuten binilo formatuan. "Beldurrezko filmen estetika dauka diskoak; hortik dator Horror Songs izena", azaldu zigun orduan Arkaitz Villar bateria-jotzaile oñatiarrak.

Arrasate Musikalek kurtso amaiera borobila eskainiko du

  Kultura  Arrasate

Arrasate Musikalek kurtso amaiera borobila eskainiko du

Makina bat ekintza antolatu ditu asteon Arrasate Musikalek. San Juan jaietarako motorrak beratuaz, gaurtik zapatura bitartean badago zerekin gozatu:

Governors, Atauriren begietatik

  Kultura  Arrasate

Governors, Atauriren begietatik

San Juanak berotzeko, hainbat ekitaldi izan da asteburuan Arrasaten. Horietako bat Governors taldearen emanaldia, Mery May & Bang band-enarekin batera, herriko plazan, zapatuan. Kajoi tabernaren 25. urteurrena ospatzeko antolatu zuten kontzertua, eta Juan Sangre eta berenek grinatsu agertu zitzaizkigun taularen gainean. Mikel Snake eta Collage azken diskoko abestiak eta aurrekoetakoak ere jo zituzten herritarren aurrean. Jose Felix Diaz de Tuestaren begietatik ikus ditzakegu; izan ere, Atauri bere blogean argitaratu berri ditu zapatuan ateratako argazkiak. Hemen batzuk.

12 urte eta gero bizirik dago Bergarako Gaztetxea

  Kultura  Bergara GAURKOAK None

Gaztetxearen hamabigarren urteurrena ospatzeko bi asteko egitaraua antolatu du Bergarako Gaztetxeak; hitzaldiak, mahai-inguruak, liburu-aurkezpenak... ekintza ugari egin dituzte. Ospakizunak Gaztetxe Egunarekin amaitu zituzten zapatuan.

12 urte eta gero bizirik dago Bergarako Gaztetxea

  Kultura  Bergara

Gaztetxearen hamabigarren urteurrena ospatzeko bi asteko egitaraua antolatu du Bergarako Gaztetxeak; hitzaldiak, mahai-inguruak, liburu-aurkezpenak... ekintza ugari egin dituzte. Ospakizunak Gaztetxe Egunarekin amaitu zituzten zapatuan.

Arrasate Musikalen ikasturte amaierako kontzertua 2012

  Kultura  Arrasate GAURKOAK None

Ikasleen senitarteko eta lagunez bete zen Amaia antzokia zapatuan, Arrasate Musikaleko ikasturte amaierako jaian. Guztira, 100 bat ikasle igo ziren taula gainera eta musikaz gain, dantza ere ikusi ahal izan zuten bertaratutakoek. Egubakoitzeko kontzertua izan zen ikasturte amaierako kontzertu handia, baina oraindik datozen egunetarako beste zenbait ekintza ere badituzte musika eskolan: sokazko ikasleen kontzertua 18an, 18:30ean; klarinete kontzertua 19an, 18:30ean; tronboi, bonbardino eta tuba kontzertua 19an, 18:00etan; ikasleen kontzertua 20an, 18:30ean; eta kantuko kontzertua 22an, 17:30ean.

Arrasate Musikalen ikasturte amaierako kontzertua 2012

  Kultura  Arrasate

Ikasleen senitarteko eta lagunez bete zen Amaia antzokia zapatuan, Arrasate Musikaleko ikasturte amaierako jaian. Guztira, 100 bat ikasle igo ziren taula gainera eta musikaz gain, dantza ere ikusi ahal izan zuten bertaratutakoek. 

San Juan jaietarako motorrak berotu dituzte asteburuan arrasatearrek

  Kultura  Arrasate

San Juan jaietarako motorrak berotu dituzte asteburuan arrasatearrek

Datorren asteburua izan daitekeenaren aurrekari "txikia" izan da oraingo hau Arrasaten. Sanjuanen atarian ohi denez, txikitxoenek izan dute Sanjuanetako  giltz nagusia zapatuan eta gaur; danborrada oso ondo joan zen eta Haur Dantzarien Egunak ere zapore ona utzi du herrian. Dena dela, txikitxoenak bakarrik ez,nagusiagoek ere izan dute motorrak berotzeko aukera aste buru honetan. Sorgin gaua, Mary Mey eta Governorsen kontzertuak, bertso saioa... Denetarik eta denendako. 

Sanjuanak ate joka

  Kultura  Arrasate GAURKOAK None

Arrasaten, jai nagusien hasierako ekitaldiak egin dituzte asteburuan, bereziki etxeko txikienek. Haur danborrada egin zuten zapatuan eta Dantzarien Eguna ospatu atzo… ate joka daude Sanjuanak.

Aste Zapatista, beste mundu bat posible dela erakusteko

  Kultura  Eskoriatza

Aste Zapatista, beste mundu bat posible dela erakusteko

Aste osoan zehar denetariko ekintzak egin ostean zapatua zuten Aste Zapatistaren egun handia. Urtero moduan bazkariak jende dezente erakarri zuen, eta ez da harritzekoa, menua ikusita: janari mexikarra, menu begetarianoa eta mojitoak. Jaki gozoez gain, perkusio, danbor eta musikarik ez zen falta izan Aste Zapatistari amaiera emateko. 

Aste Zapatista Eskoriatzan

  Kultura  Eskoriatza GAURKOAK None

Aste Zapatista ospatu dute Eskoriatzan, "beste mundu bat posible dela erakusteko". Aste osoan zehar denetariko ekintzak egin ostean zapatua zuten Aste Zapatistaren egun handia. Urtero moduan bazkariak jende dezente erakarri zuen, eta ez da harritzekoa, menua ikusita: janari mexikarra, menu begetarianoa eta mojitoak. Jaki gozoez gain, perkusio, danbor eta musikarik ez zen falta izan Aste Zapatistari amaiera emateko.

Film europarrak ikusgai Arrasaten, Zineuskadi ekimenari esker

  Kultura  Arrasate

Film europarrak ikusgai Arrasaten, Zineuskadi ekimenari esker

Hamabost zinek osatzen dute dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoko udaletako eta hurbileko aretoen sarea, Zineuskadi, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustatuta. Sare horretan sartu da aurten Arrasateko Udala ere. Zineuskadik sarean diren aretoei zenbait aukera eskaintzen dizkie kalitate oneko Europako zinemaren zirkulazioa handitzeko, jatorrizko bertsioa sustatzeko eta euskaraz egindako zinema hobetzeko Zinema Euskaraz programaren bidez.