Hari-doinuak protagonista Seminarixoan

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko api. 20a, 15:13

Apirilean Musika ekimenaren barruan, Debagoieneko hari topaketa egin dute goizean Seminarixoan. Gainera, Bizet-en Carmen operaren proiekzioa ere izan dute

Apirilean Musika egitasmoak aurrera jarraitzen du eta asteburu honetan ere hainbat hitzordu izan dituzte, eta, izango dituzte Bergara. Gaur, esaterako, Debagoieneko hari topaketa egin dute eguerdian Seminarixoan. Guztira, hamaika pieza jo dituzte, Jose Miguel Laskurainen zuzendaritzapean. Goian ikugai eta entzungai pieza horietako bat.

Honetaz gain, Bizet-en Carmen operaren proiekzioa ere izan dute; atzo, berriz, musika tailerra eta gitarra ikasleak, eta, Suzuki metodoa lantzen diharduten biolin ikasleak izan ziren Seminarixoan.

Hauek, ordea, ez dira Apirilean Musika egitasmoaren barruan asteburu honetan egon diren hitzordu bakarrak. Bihar arratsaldean, T'xoriekin berba eitten zeban emakumia' ikuskizuna egongo da, hasiberrien eta umeen abesbatza eta talde instrumentala protagonista izango dituena. Bi pase egongo dira, 17:00etan eta 18:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak