Udalekuetarako izenematea zabalik

  Hezkuntza  Antzuola

Uztailaren 2tik 12ra izango dira aurtengo udalekuak, goizez –9:30-13:00–. Bost urteko haurren gelakoetatik seigarren mailara artekoek eman ahal izango dute izena; apirilaren 27an itxiko da epea.

Euskaraz aurkezturiko karrera amaierako proiekturik onena sarituko dute Mondragon Unibertsitatean

  Hezkuntza  Debagoiena

Euskaraz aurkezturiko karrera amaierako proiekturik onena sarituko dute Mondragon Unibertsitatean

Euskara sustatzeko konpromisoari jarraituz, Mondragon Unibertsitateak, Mondragon Korporazioarekin batera, 'Euskarazko karrera amaierako proiekturik onena'-ren bigarren edizioa deitu du. Sariketaren helburua unibertsitateko ikasleen eta taldeko enpresen artean euskaraz aurkezturiko karrera amaierako proiektu kopuru handiagoa garatzea da, eta horrela unibertsitate-enpresa harremanetan euskararen normalizazioa sustatzea.

Zaintzailearen arlo psikologikoa lantzeko ikastaroa

  Hezkuntza  Bergara

Bergarako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, ikastaro bat antolatu du menpekotasunen bat duten pertsona batekin bizi diren lagunendako.

Askotariko ekintzak asteon ludoteka eta Erdiguneko gaztegunean

  Hezkuntza  Arrasate

Bihar, martitzena, Oriora eta Azkixura joango dira herriko haur eta gazte talde bana Txatxilipurdik antolatutako hiru egunetarako irteera berezietan. Horrez gainera, askotariko jolas proposamenekin egitarau zabala antolatu dute 3-12 urtekoentzako ludotekatan; Erdigune gaztegunean, berriz, 12 urtetik gorakoentzako aukerak izango dira gaur, martitzena, hasi eta egubakouitza bitartean. 

Miren Amasorrain: "112ra deitu eta anbulantzia etorri arte nola jokatu erakusten dugu"

  Hezkuntza  Debagoiena

Miren Amasorrain: "112ra deitu eta anbulantzia etorri arte nola jokatu erakusten dugu"

Miren Amasorrain erizaina eta DYAko monitorea da. Lehen sorospenen gaineko ikastaroak ematen ditu, eta aurreko astean Eskoriatzan egon zen. Espero ez dugun egoera baten aurrean nola jokatu erakutsi zuen. Lehen sorospenen "garrantzia" azpimarratu zuen, eta hark esandakoa ekarri dugu gurera.

Aranzadi Martinez de Irala husten

  Hezkuntza  Bergara GAURKOAK None

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin sinatutako azken akordioak zioen Aranzadi Ikastolak Aste Santuko oporren aurreko egunean utzi beharko zuela Martinez de Irala eraikina. Bada, iritsi da eguna eta ikasle, irakasle eta gurasoak eraikina uzteko lanetan harrapatu ditugu gaur goizean.

Aranzadi ikastolak gaur utziko du Martinez Irala eta Seminarioan batu du hezkuntza eskaintza

  Hezkuntza  Bergara

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin sinatutako azken akordioak zioen Aranzadi Ikastolak Aste Santuko oporren aurreko egunean utzi beharko zuela Martinez de Irala eraikina. Bada, iritsi da eguna eta ikasle, irakasle eta gurasoak eraikina uzteko lanetan harrapatu ditugu gaur goizean.

Sukaldaritza ikastaroak Basque Culinary Centerren eskutik

  Hezkuntza  Debagoiena

Sukaldaritza ikastaroak Basque Culinary Centerren eskutik

Basque Culinary Centerrek 18 ikastaro praktiko antolatuko ditu uztailera bitartean. Sukaldaritza zaletuei euren ezagutzak hobetzeko eta sukalde-lanean aritzeko aukera eskainiko die, gastronomia eta kultura hedatzeko helburuarekin. 

Aranzadi Martinez de Irala husten

  Hezkuntza  Bergara

Aranzadi ikastolak Martinez de Iralako eraikina hustu du gaur.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Arizmendi ikastolaren BHKlip bideo lehiaketako bideoak ikusgai daude

  Hezkuntza  Aretxabaleta  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza  Leintz Gatzaga

Arizmendi ikastolaren BHKlip bideo lehiaketako bideoak ikusgai daude

Eta horrela, hasi da lehiaketa. 20 urtera arteko Debagoieneko ikasleek "bailara gaztea" eta "bizikleta" gaiak hartuta sormenezko ikus-entzunezko laburrak egin dituzte. Orain ikusleena da txanda, haiek aukeratuko dute ikusleen saria-eta. Apirilaren 23ra arte bozkatu ahal izango da. Ikusleen sariaz gain, epaimahai batek DBHko lanik onerari eta Batxilergoko onenari emandako sariak banatuko ditu. Biodeo guztiak eta xehetasunak, lehiaketarako prestatu duten blogean.

HUHEZIko ikasleak film laburrak grabatzen, gero film luze bat egiteko

  Hezkuntza  Eskoriatza GAURKOAK None

Film laburrak grabatzen dabiltza HUHEZI fakultateko ikus-entzunezko komunikazioko laugarren mailako ikasleak. Sei film labur grabatuko dituzte maitasuna gaia ardatz hartuta, eta horiekin film luze bat egingo dute gero. Aktore ezagunekin dabiltza lanean ikasleak eta esperientzia oso positiboa dela esan digute.

HUHEZIko ikasleak film laburrak grabatzen, gero film luze bat egiteko

  Hezkuntza  Eskoriatza

Munduko jolasen jaialdia egingo dute gaur ludotekako kideei esker

  Hezkuntza  Aretxabaleta

Munduko jolasen jaialdia egingo dute gaur ludotekako kideei esker

Algara ludotekak munduko jolasen jaialdia egingo du gaur, Gernika plazan. Hainbat herrialdetako jolasak ikasteko aukera izango dute neska-mutikoek –bazkide izan edo ez–.

Guraso elkartearen patinaje ikastaroa: denok gustura eta errepikatzeko asmoekin

  Hezkuntza  Aramaio

Guraso elkartearen patinaje ikastaroa: denok gustura eta errepikatzeko asmoekin

Martxoaren 25eko Gasteizko izotz pistan egindako saioaren ostean, amaitu da guraso elkarteak antolatutako patinaje ikastaroa. Antolatzaileen arabera, azken irteera horretan ere oso ondo pasatu zuten eta datorren urterako errepikatzeko gogoz geratu dira. Gainera, gurasoen zein haurren irakasle lanetan aritu direnei eskerrak eman gura diete: "Eskerrik asko Agustin, Ainhoa, Garazi, Oihan, Sara eta Alaitzei".

Aramaioko patinaje ikastaroa

  Hezkuntza  Aramaio

Aramaioko guraso elkarteak antolatuta, patinaje ikastaroa egin dute martxoan zehar.

»» Ikusi argazki guztiak (4)