Gurabarri Eguna antolatu dute Kurtzebarri eskolako gurasoek

Mirari Altube Arrese 2024ko api. 17a, 07:39

Kurtzebarri eskolako Gurabarri guraso elkarteak ospakizun eguna antolatu du egubakoitzerako, apirilaren 19rako. Jolasak, antzezlana, mural-margotzea eta musika emanaldia iragarri dituzte.

Hona hemen egubakoitzerako zehaztutako egitaraua:

  • 16:45 Antzezlana.
  • Ostean, mural margotzea, eskolako pistan.
  • 17:00-19:00 Jolasak Loraturen eskutik, pilotalekuaren kanpoaldean.
  • 20:00 Paul Casal musikari eta ikasle ohiaren emanaldi akustikoa.

Kurtzebarri BHIko laugarren mailako ikasleek taberna jarriko dute gainera, edatekoa eta jatekoa eskaintzeko. Euskal Eskola Publikoko eta Kurtzebarri eskolako materiala ere egongo da salgai.

Domekan, Murugainera irteera

Asteburua borobiltzeko, domekan, hilaren 21ean, irteera egingo dute Murugain ingurura; hain zuzen ere mendiari buelta ematea da asmoa, azpialdetik.

Untzilla auzotik abiatuko dira, 10:00etan, eta bukaera ere bertan emango diote; mokadutxoa eta salda eskainiko dute orduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak