Hitzarmena sinatu dute musika eskolak eta Udal Musika Bandak

  Hezkuntza  Oñati

Hitzarmena sinatu dute musika eskolak eta Udal Musika Bandak

Jose de Azpiazu Musika Eskolak eta Udal Musika Bandak lankidetza hitzarmena sinatu dute. "Helburua da Udal Musika Bandan diharduten musika eskolako ikasleen jarraipena egin eta euren formazioa ziurtatzea", esan digu musika eskolako zuzendari Aitor Madinak.

Vicente Ferrer fundazioa aurkeztuko dute hilaren 17an

  Hezkuntza  Oñati

Vicente Ferrer fundazioa aurkeztuko dute hilaren 17an

Ulma eta Vicente Ferrer fundazioetako bi kidek euren arteko elkarlanaren ildo nagusiak aurkeztuko dituzte Elkar Hezi ikastetxeak Santa Marinan duen eraikinaren mediatekan. Solasaldia hilaren 17an izango da 15:45ean.

Gaztetxoen eskaerak entzun ditu alkateak

  Hezkuntza  Aretxabaleta

Gaztetxoen eskaerak entzun ditu alkateak

Udalak ekitatea lantzeko Kurtzebarri eskolako ikasleek egindako proposamenei erantzuna eman zien Inaxio Garro alkateak astelehenean egindako batzarrean, Eskola Agenda 21 barruan. Gaztetxoek eskaera gehiago egiteko aprobetxatu zuten tartea.

Tribial feminista

  Hezkuntza  Arrasate GAURKOAK None

Arrasateko Udalak Bizkaiako zenbait udalekin elkarlanean egin du tribial feminista. Guztira, 1.200 galdera jasotzen dira jokoan.

Euskararen Eguna ospatuko dute eskoletan

  Hezkuntza  Oñati

Euskararen Eguna ospatuko dute eskoletan

Errekalde Herri Eskolako, Txantxiku Ikastolako eta Elkar Heziko neska-mutikoak kalera irtengo dira egubakoitzean askotariko ekintzak egitera, eta Euskararen Eguna ospatzeko. Jolasak, kantuak, lehiaketak, kalejirak eta beste hainbat ekintza egingo dituzte, batzuk eskola barruan eta beste batzuk kanpoan; alegia, herriko kaleetan eta Foru plazan.

Euskarazko jostailu eta liburu erakusketa zabalik

  Hezkuntza  Eskoriatza

Euskarazko jostailu eta liburu erakusketa zabalik

Inaguratu berri dute Eskoriatzako ludotekan eta liburutegian, euskarazko jostailu eta liburuen erakusketa. Hala, gaztetxoek gertutik ezagutzeko aukera izango dute 16:30etik 19:30era bitartean. 

Jostailu erakusketa Oñatin

  Hezkuntza  Oñati GAURKOAK None

Jostailu erakusketa egin dute Oñatiko Txaloka ludotekan asteburuan. Urtetik urtera indartzen doan ekimena da eta hirugarren edizio honetan ere jende ugari ibili da.

Jende ugari ibili da jostailu erakusketan

  Hezkuntza  Oñati

Jostailu erakusketa egin dute Oñatiko Txaloka ludotekan asteburuan. Urtetik urtera indartzen doan ekimena da eta hirugarren edizio honetan ere jende ugari ibili da.

Bergarako UNEDen ikasturte berriaren inaugurazio-ekitaldia

  Hezkuntza  Bergara GAURKOAK None

Wolframioaren aurkikuntzatik abiatuta egin zuen zientzialari ezagunak ikasturte hasierako lezioa; ikasketak amaitu dituztenei diploma eta orain arteko zuzendari Juanjo Alvarezi domina eman zieten.

Etxenikek ireki du UNEDen ikasturtea

  Hezkuntza  Bergara  Debagoiena

Etxenikek ireki du UNEDen ikasturtea

Wolframioaren aurkikuntzatik abiatuta egin zuen zientzialari ezagunak ikasturte hasierako lezioa; ikasketak amaitu dituztenei diploma eta orain arteko zuzendari Juanjo Alvarezi domina eman zieten.

Sare sozialen gaineko hitzaldia gurasoentzat

  Hezkuntza  Oñati GAURKOAK None

Internetek eskaintzen dituen aukerak oso zabalak direla ez dago zalantzarik. Baina horrenbeste aukeren artean gaztetxoek aurki ditzaketen arriskuak ere badaude Interneten eta sare sozialetan. Arrisku horiek zeintzuk diren eta nola ekidin daitezken jakiteko, gurasoendako hitzaldia antolatu zuen atzo Ulmak.

Inauguratu dute eskolako jolaslekuko aterpea

  Hezkuntza  Antzuola

Inauguratu dute eskolako jolaslekuko aterpea

Eguerdian inauguratu dute Antzuolan eskolako patioko aterpea. Han izan dira, Udal ordezkariez gain, Jaurlaritzako Hezkuntzako ordezkariak eta Diputazioko kiroletako ordezkariak; eta, baita aterpea egiteko laguntza eman duten gainerako erakundeetako ordezkariak ere –Kutxa eta Matz-Erreka–.

 

Montse Ereño: "Gurasoek seme-alabei sare sozialetan ibiltzeko laguntasun hezitzailea eman behar die"

  Hezkuntza  Oñati

Montse Ereño: "Gurasoek seme-alabei sare sozialetan ibiltzeko laguntasun hezitzailea eman behar die"

Internetek eskaintzen dituen aukerak oso zabalak direla ez dago zalantzarik. Baina horrenbeste aukeren artean gaztetxoek aurki ditzaketen arriskuak ere badaude Interneten eta sare sozialetan. Arrisku horiek zeintzuk diren eta nola ekidin daitezken jakiteko, gurasoendako hitzaldia antolatu zuen atzo Ulmak.

MUren Gastronomia eta Sukaldeko Zientzien gradua aurkeztu dute

  Hezkuntza  Arrasate

MUren Gastronomia eta Sukaldeko Zientzien gradua aurkeztu dute

Eguaztenean aurkeztu zuen Basque Culinary Centerrek Gastronomia eta Sukaldeko Zientzien gradua. Aurkezpenean egon ziren  MUko errektore Josu Zabala, Basque Culinary Centerreko zuzendari Jose Mari Aizega, eta patronatuko hainbat sukaldari ezagun; besteak beste, Pedro Subijana, Juan Mari Arzak, Andoni Luis Aduriz eta Martin Berasategi.

Pedro Miguel Etxenike Bergaran izango da gaur, UNEDen ikasturte hasiera ekitaldian

  Hezkuntza  Bergara

Pedro Miguel Etxenike Bergaran izango da gaur, UNEDen ikasturte hasiera ekitaldian

Pedro Miguel Etxenike Donostia International Physics Center-eko presidenteak lezioa eskainiko du gaur Bergarako UNEDen ikasturte hasiera ekitaldian. 19:00etan Bergarako udaleko Osoko Bilkuren aretoan izango da. Pasión por conocer. La Universidad autopista de futuro izenburupeko berbaldia eskainiko du fisikari ospetsuak. Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Bergarako Udaleko agintariak izango dira ekitaldi horretan, baita UNEDeko errektorea eta UNED-Bergarako zuzendaria ere.

Euskarazko produktuen katalogoa kalean da

  Hezkuntza  Debagoiena

Euskarazko produktuen katalogoa kalean da

Haurrek eta gaztetxoek euskaraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko eta gozatzeko aukera izan dezaten euskarazko produktuen katalogoaren 240.000 ale banatuko dira aurten herriz herri. Antzuolako, Aretxabaletako, Arrasateko, Bergarako, Elgetako eta Oñatiko udalek bat egin dute ekimenarekin.

Ulmak antolatuta Internet izango dute Oñatin hizpide '2.0 Gurasoak' izeneko mintegian

  Hezkuntza  Oñati

Ulmak antolatuta Internet izango dute Oñatin hizpide '2.0 Gurasoak' izeneko mintegian

Gaur azaroak 25, hitzaldia egingo du 12-16 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoendako Mondragon Unibertsitateko irakasle Montse Ereñok. Sareak eskaintzen dituen aukerez eta arriskuez berba egingo du 18:00etan hasita Ulman bertan.

Auzoko egitasmoa aurkeztu dute

  Hezkuntza  Bergara GAURKOAK None

Azken urteetan munduko leku askotatik etorritako jendea bizi da Bergaran. Kultura ezberdina ekarri dute, hizkuntza ezberdina, folklore ezberdina... elkartrukerako egoera asko sortzeko aukera ematen du horrek eta duda barik elkarrengandik ikastekoa. Bada, horri ahalik eta etekin handien ateratzeko, elkar ezagutzeko eta elkarrengandik ikasteko egoerak sortzea proposatzen du Auzokok, beti ere, transmisio bidea euskara izanda.