Txantxiku Ikastolako jolastokia, Kilometroak 2017ko bideokliparen grabaziorako plato

  Hezkuntza  Oñati

Opor egunak bukatu aurretik itzuli dira hainbat ikasle gaur eguerdian Txantxiku Ikastolara. Eta ez ikasteko gogoz zeudelako, baizik eta bertan grabatu dutelako Kilometroak 2017ko abestiaren bideoklipa izango denaren zati bat. Kepa Aranburu eta Bernat Alberdi dira bideokliparen zuzendariak eta datorren egubakoitzean egingo den aurkezpen jaialdian estreinatuko dute bai abestia eta baita bideoklipa ere.

Lanbide Heziketaren inguruko solasaldia gurasoentzako

  Hezkuntza  Arrasate  Debagoiena

Lanbide Heziketaren inguruko solasaldia gurasoentzako

Ekimena GOIAZ!2017 Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokaren baitan dago eta xedea gurasoei gonbidapena egitea da Lanbide Heziketaren gainean informazioa jaso dezaten. Ekimenak aukera emango du eskualdeko Lanbide Heziketa ezagutzeko zein seme-alaben heziketan aurrera pauso bat emateko. 

Kilometroak 2017ko bideoklipa egiten dabiltza astean

  Hezkuntza  Oñati

Kilometroak 2017ko bideoklipa egiten dabiltza astean

Apirilaren 28an aurkeztuko dituzte Kilometroak 2017 jaialdiaren kantua eta bideoklipa. Egunotan dabiltza gertatzen bideoklip hori eta auzolanean sortutakoa izango denez herritarren parte-hartzea eskatu dute datorren zapaturako, hilak 22, irudi batzuk grabatzeko. 12:00etan elkartuko dira, Txantxiku Ikastolako patioan.

Kilometroak 2017 abestia grabatzeko lanak

  Hezkuntza  Oñati

Kilometroak 2017ko abestia apirilaren 28an aurkeztuko dute Zubikoa kiroldegian egingo den jaialdian (21:30). Hona hemen abesti hori gertatzen jasotako irudiak.

Tituludun langabe ekintzaileen bila

  Hezkuntza  Arrasate

Tituludun langabe ekintzaileen bila

Mondragon Unibertsitatea eta ISEA tituludun langabe ekintzaileen bila ari dira. Ekintzailetza-proiektuak garatzeko asmotan, hautatuek oinarri teknologikoa duen enpresa batean sei hilabetez arituko dira.

Marijo Deogracias antzuolarra Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko kabinete buru

  Hezkuntza  Antzuola

Marijo Deogracias antzuolarra Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko kabinete buru

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Maria Solanak, kargua hartu berri denak, Marijo Deogracias Horrillo (Antzuola, 1973) izendatu du Departamentuko kabinete buru. Informazio Zientzietan lizentziatua da EHUn (1996) eta tokiko hedabideetan jardundakoa, besteak beste, Arrasate Pressen eta Goienan.

Haurreskolako teilatua berriztu egingo dute

  Hezkuntza  Oñati

Haurreskolako teilatua berriztu egingo dute

Itoginak daude Txiki Txoko haurreskolan eta teilatua berriztu egingo dute. Urik ez iragazteko tela, isolamendua eta teila berriak jarriko dituzte haurreskolako teilatu zaharrean. 19.000 euroko aurrekontua izango du lan horrek eta maiatzean egingo dute.

Goiaz! 2017 aukeraz beterik dator

  Hezkuntza  Debagoiena

Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokaren aurtengo edizioan bertako ikastetxeak ezagutzeko aukera izateaz gain, esperientzia desberdinak ezagutzeko aukera izango da.

Txaloka ludotekak ekintza ugari antolatu ditu Aste Santuetarako

  Hezkuntza  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Oñatiko Ludotekak Aste Santuetarako ekintzak kalera atera ditu. Hala asteon eta datorren astean, herriko gaztetxoendako nahi adina jolas eta tailer eskainiko ditu Ludotekak Herriko Plazan.

Fori Aldundiko udalekuetan parte hartzeko izen ematea zabalik, apirilaren 12ra arte

  Hezkuntza  Aramaio

Aukera ugari eta desberdinak daudenez –udalekuak, mintzagunea eta gazte bidaiak–, interesa dutenek informazioa kontsultatu beharko dute beraien webgunean: www.araba.eusk/gazteria. Telefonoz ere eman daiteke izena, ondorengo zenbakira deituta: 945 181 995.

'Galdegazte': Lorea Iribarri elkarrizketa

  Hezkuntza  Debagoiena GALDEGAZTE

ETBko Go!azen telesaileko eta Gu ta Gutarrak saioko Lorea Iribar aktorearekin jardun dute kontu kontari Galdegazte saioan Arizmendi ikastolako Gaztelupe ikastetxeko ikasleek: Haizea Apellaniz, Lorea Ibarra eta Elaia Lasaga.

Gorbeialdeko Kuadrilako hainbat ikasle Aramaion izan dira

  Hezkuntza  Aramaio

Gorbeialdeko Kuadrilako hainbat ikasle Aramaion izan dira

Urtean behin egiten den topaketa izaten da, herriz herri aldatzen joaten dena. Aurtengoan, Aramaion batu dira Gorbeialdeko Kuadrilako sei udalerrietako Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako 250 ikasle inguru. Hainbat ekintza egingo dituzte egun guztian zehar.

Olerkia lantzen dihardute Kurtzebarri eskolan 26. Literatura Astean

  Hezkuntza  Aretxabaleta

Olerkia lantzen dihardute Kurtzebarri eskolan 26. Literatura Astean

Olerki loreak, abanikoak eta arbolak egiten dabiltza egunotan Kurtzebarri eskolako ikasleak, baita euskal olerkigileen biografiak eta obrak lantzen ere. Izan ere, eguaztenaz geroztik poesia ardatz duen 26. Literatura Astean sartuta daude buru belarri.

Elikaduraren eta osasunaren gaineko ikastaroa egingo dute nagusiendako ALEn

  Hezkuntza  Aretxabaleta

Elikaduraren eta osasunaren gaineko ikastaroa egingo dute nagusiendako ALEn

Aretxabaleta Lanbide Eskolako erizaintza zikloko ikasleek elikaduraren eta osasunaren gaineko ikastaroa antolatu dute nagusiendako. Martxoaren 30ean, eguena, da saioa Lanbide Eskolako areto nagusian 10:00etan, eta herritar guztiendako izango dituzte ateak zabalik.