'Ekonomia Gurean': Orereta

  Ekonomia  Debagoiena Ekonomia gurean

Ekonomia Gurean Orereta.

Aurrekontu Irekiak aurkezten Debagoienean izango dira Aldundiko ordezkariak egunotan

  Ekonomia  Antzuola  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Eskoriatza

Aurrekontu Irekiak aurkezten Debagoienean izango dira Aldundiko ordezkariak egunotan

2018ko aurrekontuak aurkezten eta herritarren ekarpenak jasotzen dabiltza Foru Aldundiko ordezkariak azken asteotan eta orain Debagoienera iritsiko dira. Karpak jarriko dituzte bost herritako plazetan argibideak eman eta proposamenak entzuteko.

Eroskiren hamar produktuk nazioarteko saria jaso dute

  Ekonomia  Debagoiena

Eroskiren hamar produktuk nazioarteko saria jaso dute

Orain gutxi Private Label Manifacturers Associationek Amsterdamen banatu dituen Salute to Excellence Awards lehiaketako hamar sari eskuratu dituzte Eroskiko produktuek.

'Ekonomia Gurean': Irun

  Ekonomia  Debagoiena Ekonomia gurean

Ekonomia Gurean Irun.

Elgetako Udalak peoien lan poltsa osatzeko deialdia egin du

  Ekonomia  Debagoiena  Elgeta

Elgetako Udalak peoien lan poltsa osatzeko deialdia egin du

Lan poltsak bi urteko iraupena izango du, eta interesatuek barikura arteko epea dute izena emateko.

EAEn 16.900 kaltetu plusbalio zerga munizipalagatik

  Ekonomia  Debagoiena

EAEn 16.900 kaltetu plusbalio zerga munizipalagatik

Auzitegi Konstituzioanalak udal plusbalioaren zerga partzialki baliogabetu du estatu osorako. Auzitegiko ebazpenaren arabera, legez kanpokoa da zerga bat ezartzea irabazi ekonomikorik izan ez denean.

Enpresa batzordea desegitearen alde egin dute Iturbideko erizainek

  Ekonomia  Arrasate

Atzo egin zuten enpresa batzordea desegiteko deitutako batzarra, eta langileen gehiengoak horren alde bozkatu zuen. 53 langiletik 47k parte hartu zuten, eta horietatik 29 aldekoa botoa eman zuten, 14k aurkakoa eta lauk zurian bozkatu zuten. Batzarra normaltasunez egin zen, eta laster hauteskunde sindikalak egingo dituzte.

Kupoa likidatzeko akordioa sinatu dute Aldundietako eta Jaurlaritzako ordezkariek Espainiako gobernuarekin

  Ekonomia  Debagoiena

Kupoa likidatzeko akordioa sinatu dute Aldundietako eta Jaurlaritzako ordezkariek Espainiako gobernuarekin

Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusi Markel Olano pozik agertu da Kupoaren gainean sinatutako akordioarekin, "gaurkotasunari zein etorkizunari begira garrantzitsua delako".

Txokolateak badu alde iluna eta aurre egin diezaioguke

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena

Txokolateak badu alde iluna eta aurre egin diezaioguke

Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna da gaur eta txokolate dastaketa egiten ari dira Arrasateko Harreman Dendan. Kakaoaren ekoizpenean ematen diren esplotazio egoerak salatu eta merkataritza justuago bat posible dela aldarrikatu gura dute ekimenarekin.

Fagor Arrasateren 60. urteurrena lunch batekin ospatu dute Batzar Nagusiaren ostean

  Ekonomia  Arrasate

Fagor Arrasateko Batzar Nagusian 600 bazkidek hartu dute parte gaur goizean. Aurtengo data berezia da, izan ere, Fagor Arrasatek 60. urteurrena ospatzen du. Urte guzti hauetako lana eskertzeko, batzarra amaitu ostean, Arrasateko Biteri plazara gerturatu dira bazkideak eta bertan lunch berezia izan dute.

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Mondragon Assemblyk eguzki panelak muntatzeko munduko makina automatikorik azkarrena garatu du

  Ekonomia  Aretxabaleta  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Ikerkuntzan eta garapenean egin duen ahaleginari esker, merkatuko soluziorik aurreratuena eskaini dezake orain Mondragon Assemblyk. Kooperatibak 80 milioi euro baino gehiagoren eskaera zorroa dauka eta errekor berria ezarri du bere jardueran.

Ordubetez doako aparkalekua izango dute Ibai-arteko erosleek

  Ekonomia  Arrasate

Ordubetez doako aparkalekua izango dute Ibai-arteko erosleek

Atzotik aurrera autoa aparkatzea ez da aitzakia izango herriko komertzioetan erostea nahi dutenentzat. Ibai-artek eta Laubideko parking-ak lortutako akordioari esker abantaila hori izango dute Arrasateko komertzioetan erostearen alde egiten dutenek.

Langileen partaidetza eta kontziliazioa bultzatzeko hasi dira lanean Aldundia eta Gipuzkoako enpresak

  Ekonomia  Debagoiena

Langileen partaidetza eta kontziliazioa bultzatzeko hasi dira lanean Aldundia eta Gipuzkoako enpresak

Etorkizuna Eraikiz programaren barruan, langileen partaidetza eta kontziliazioa bultzatzeko esperientzia pilotuak jarri ditu abian Aldundiak, eta horietan parte hartzen ari diren hogei enpresatako ordezkariak elkartu dira gaur Markel Olano diputatu nagusiarekin, besteak beste, Ulma Taldea eta Erreka.

Erakunde bisita egin dute Gipuzkoako Foru Aldunditik Arrasatera

  Ekonomia  Arrasate

Markel Olano diputatu nagusia goizean bere taldearekin batera, Arrasateko udaletxean izan da herriko alkate Maria Ubarretxenarekin lan-bilera egiten, eta ostean, Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuarekin batera Arrasateko hainbat enpresa bisitatu dituzte, tartean Ausolan enpresa.

Itxiera prozesuan dago Asmobi

  Ekonomia  Arrasate

Arrasateko Asmobi galdaragintza enpresa itxiera prozesuan dago. Azken urteotan egoera latzean zegoen lantegia, eta langileek berau aurrera ateratzeko haien lan baldintzak okertu behar izan dituzte. Bada, aste honetan hainbat kaleratze burutu dituzte.