Debagoiena da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan enpresa berritzaile gehien dituen eskualdea

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko mar. 25a, 11:45
Garaia Parke Teknologikoa.

%42,1ekoa da enpresa berritzaileen ehunekoa Debagoienean, Eustatek jakinarazi duenez. Hiriburuei dagokienez, Donostia da nagusi.

Eustatek emandako datuen arabera, Debagoiena da enpresa berritzaile gehien dituen eskualdea Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gainontzeko bailaretako datuarekin alderatuz gero, 2022a aintzat hartuta; hain justu, %42,1ekoa da ehunekoa. "Ikusitako bost urteetan lehen postuan mantendu da, gainera". 

Datu orokorrari dagokionez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoa hizpide izanda, %35,4koa da enpresa berritzaileen ehunekoa, baina badira bataz bestekotik harago dauden eskualdeak ere: Debagoienaz gain, esate baterako, Gipuzkoan, Debabarrena (%39,7), Goierri (%38,9) eta Urola Kosta (%36,9). Ehuneko txikiena duten eskualdeak, berriz, honako hauek dira: Arabako Errioxa, Araban (%29,5); Enkarterriak, Bizkaian (%32) eta Bidasoa Beherea, Gipuzkoan (%34,6).

Hiriburuetan Donostia nagusi

Hiriburuak hizpide izanez gero, hamar langile edo gehiagoko enpresa berritzaileetan Donostia da nagusi: %37. Hurrenez hurren ditu Bilbo (35,7) eta Gasteiz (%32,1).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak