Hileko hirugarren zapatuetan egin duten moduan, bertako produktuen azoka egingo dute zapatuan Seber Altube plazan; garaiko eta bertako jakiak gainera, Arrasateko Eskuartean artisauen elkartekoen askotariko lanak ere izango dira. Arrasate Irratiko Zaku bete kontu saioan izan dira azokako antolatzaile taldeko Nerea Lazpiur eta Seber Altube plazara askotariko kosmetika produktuak eta lora sikuak eramango dituzte Ekoudalatx mintegiko Idurre Aranguren eta Nerea Altuna.
Honako artisau hauek hartuko dute parte azokan:
- Maybe: Belarritakoak
- LurMaite: Tinturak eta xaboiak.
- Zintzilik: Poltsak, kamisetak bordatuak
- Ilustrazioak: Euskarri ezberdinetan egindako ilustrazioak.
- Michelle Lenoire: Joskintza
- Carlos: Bitxigintza
- Amaia: Larrua
- Wood Uhuru: Egurra
- Ekoudalatx: Kosmetika naturala
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak