Aldundiak 362.000 euro bideratuko ditu aniztasun proiektuetara

  Ekonomia  Debagoiena

"Arrazoi ekonomikoak, politikoak, kulturalak eta sozialak tarteko, migrazio fluxuek euskaldun ugari barreiatu dituzte mundu zabalean, eta askotariko jatorrietako pertsonak eta taldeak etorri dira Euskal Herrira eta Gipuzkoara”, Migrazio eta Aniztasun Zuzendaritzak dioenez. Horregatik, jatorri aniztasunaren ezagutza eta aitortza sustatzea dira helburuak. Udalek eta herri mugimenduek egin ahal izango dituzte eskaerak, uztailaren 18a baino lehen.    

Aldundiak 490.000 euro banatu ditu parte-hartze prozesuak laguntzeko

  Ekonomia

Foru Aldundiak 490.000 euro banatu ditu herritarren parte-hartze prozesuetan. Udalei eta herri mugimenduei eman dizkie dirulaguntzak, eta 103 proiektu lagundu ditu denetara. Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritzaren bidez egin du hori.

Proiektu horietatik 87 udalek bakarka bultzatutakoak dira; bost, udal bat baino gehiagok batera; eta 11, herritarrek sortutako erakundeek.

Forokoop, kooperatiba Eztabaidarako VI. Foroa

  Ekonomia  Debagoiena GAURKOAK None

Kooperatibek krisiaren aurrean nola erantzun aztertu dute gaur goizean Garaia Berrikuntza Gunean egin duten Forokoop Kooperatiba eztabaidarako VI. Foroan. Bertan izan dira, besteak beste, Felipe Yarritu Euskal Kooperatiba Guneen presidentea eta Javier Goienetxe Konfekoopeko presidentea.

Soraluce enpresak 30 lagun kontratu zituen iaz; aurten 15

  Ekonomia  Bergara

Makina-Erremintaren Biurtekoa espero baino hobeto joan da Osintxuko Soraluce kooperatibarentzat, baina garaiek ez dute laguntzen: finantziazio arazoak tarteko, eskaerak erritmo baxuan sartzen ari dira. Edozein kasutan, iazko urtean eta aurtengo lehen lauhilekoan, ondo eutsio dio enpresak: 30 lagun hartu zituen lanerako iaz eta 15 aurten, oraingoz. 2008tik 2011ra, zortzi milioi euro inbertitu zituen. Aurtengo Makina-Erremintaren Biurtekoan, sari bat eta aipamen berezi bat jaso ditu.

Makina-Erreminten Berrikuntzaren Saria Soralucerentzat

  Ekonomia  Bergara GAURKOAK None

Soraluce enpresara jo behar dugu segidan. Izan ere, maiatzean egindako Makina-Erremintaren Biurtekoa berezia izan da Bergaran, Osintxu auzoan, dagoen kooperatiba honentzat: Berrikuntzaren Saria irabazi eta aipamen berezia jaso du. Sariari buruz, enpresaren eta sektorearen egoerari buruz eta ekonomia krisiari buruz hitz egin dugu bertako arduradunekin.

Krisiari nola aurre egin kooperatiben ikuspuntutik, Forokoop foroan

  Ekonomia  Debagoiena

Krisiari nola aurre egin kooperatiben ikuspuntutik, Forokoop foroan

Kooperatibek krisiaren aurrean nola erantzun aztertu dute gaur goizean Garaia Berrikuntza Gunean egin duten Forokoop Kooperatiba eztabaidarako VI. Foroan.

 

"Lehen gutxiago geneukan, baina ez genion 'krisia' deitzen"

  Ekonomia

Jose Mari Larrañaga eskoriatzarra Forokoop-eko kidea da. Gaur, hilak 13, Kooperatibak krisiaren aurrean delako jardunaldia egiten dabil Forokoop. Larrañagaren esanetan, kooperatibek beste eredu bat proposatzen dute krisiaren aurrean. Gainera, krisiaren gaineko beste ikuspuntu hau eman zuen: "Ni gaztea nintzenean, orain baino gutxiago geneukan, baina ez genion krisia deitzen".

"Lehen gutxiago geneukan, baina ez genion 'krisia' deitzen"

  Ekonomia HEMEN DEBAGOIENA None

Jose Mari Larrañaga eskoriatzarra Forokoop-eko kidea da, eta hilaren 13ko Forokoop-en VI. Jardunaldian parte hartuko du. Kooperatibek krisiaren aurrean zer ekar dezaketen azaldu zuen Magazinean.

Krisiaren aurrean kooperatibek zela erantzun duten aztertuko dute gaur Garaian

  Ekonomia  Debagoiena

Kooperatibak krisiaren aurrean. Horixe gaioi aztertuko dute gaur Garaia berrikuntza Gunean, Arrasaten, Forokoop Kooperatiba-eztabaidarako VI. Foroan. Goiz osoa emango dute eztabaidan. Besteak beste, krisiaren aurrean, kooperatibek ze ekarpen egin duten aztertuko dute Pako Garmendiak eta Inazio Iribarrek. Eztabaida irekia izango da eta Mariano Ferrer kazetariak moderatuko du.

Soraluce, Makina-Erreminten Berrikuntzaren Sariaren irabazlea

  Ekonomia  Bergara

Soraluce, Makina-Erreminten Berrikuntzaren Sariaren irabazlea

Bergarako kooperatibarentzat izan da aurtengo Makina-Erremintaren Biurtekoan banatutako Makina-Erreminten eta Fabrikazio Teknologien Diseinu eta Berrikuntzako Sari Nazionala. Osagarri, Osagai eta Tresnen modalitatean H200 modeloko buru automatiko indexatuarekin bereganatu du saria.

Zerga bilketan, urteko lehen lauhilekoan ia %10eko jaitsiera izan da iazkoarekin alderatuta

  Ekonomia  Debagoiena

Helena Franco Ogasun diputatuak bilera egin du gaur, martitzena, Gipuzkoako alkateekin eta bertan izan dira ordezkari debagoiendarrak ere; Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Antzuola eta Elgetakoak, horien artean. Zerga bilketaren egungo egoeraren berri eman die diputatuak eta, aditzera eman duenez, urteko lehen lauhilekoan ia %10eko jaitsiera izan da iazkoarekin alderatuta; horrek esan gura du "gastuei eusten eta lehentasunak ondo finkatzen" jarraitu behar dutela. 

Miguel Lazpiurrentzat Korta sarietako bat

  Ekonomia  Bergara

Miguel Lazpiurrentzat Korta sarietako bat

Confebaskeko lehendakari izandako enpresari bergararrak jasoko du arratsaldean Lehendakaritzan banatuko dituzten XII. Korta sarietako bat. Justo Ercilla (Gasteizko Zayer enpresaren sortzaileetako bat), Jesus Hermosilla (Baskonia taldeko arduraduna), Juanjo Azkarate (CCCren kontseilari ordezkaria) eta Migel Gandiaga (Ingeteam taldearen fundatzailea) izango dira beste lau sarituak. Patxi Lopez Lehendakaria izango da ekitaldiko buru; enpresari, erakunde eta euskal jendarteko ordezkari ugari batuko da.

Frutak eta barazkiak ia 5 aldiz garestiagoak dira dendan baserrian baino

  Ekonomia

Frutak eta barazkiak ia 5 aldiz garestiagoak dira dendan baserrian baino

Dieta osasuntsua izatea gero eta zailagoa da, neurriz kanpoko prezioen erruz. Eta prezio horren zati handiena baserritik kontsumitzailearengana joateko bidean hartzen du produktuak. Nekazal-erakundeen koordinakundeak, COAGek, egindako txosten baten arabera, nekazaritzako produktuak ia 5 aldiz garestiagoak ziren dendan baserrian baino.

'Kooperatibak krisiaren aurrean' gaia landuko dute etzi Forokoop-en jardunaldian

  Ekonomia  Arrasate

'Kooperatibak krisiaren aurrean' gaia landuko dute etzi Forokoop-en jardunaldian

Kooperatiba-eztabaidarako Forokoop erakundeak Kooperatibak krisiaren aurrean delako gaia aukeratu du aurtengo jardunaldia egiteko. Seigarren edizioa da. Garaia Berrikuntza Gunean batuko dira etzi, eguaztena.

Dirulaguntzak jasotzen dituzten langileen soldatak finantzatuko ditu Lanbidek

  Ekonomia

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren %100 adinako kopurua finantzatuko die enpresei sei hilabetez, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaileak kontratatzen badituzte. Aurten, LGS hilean 641,40 eurokoa da.

Neurri horren berri eman du gaur Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak, Gemma Zabaletak, La Caixaren Obra Sozialaren barruan garatzen den ‘Incorpora Euskadi Sartu’ programaren aurkezpenean, Bilbon.