Musakolako kiroldegia %10 garestiago izango da erabiltzaileendako

 Arrasate Aspaldiko igoerarik handiena izango du AUKEAko kuotak, %10 garestituko da. Azken urteetan, %4ko igoera izan du. Hala ere, erabiltzaileak ez dira haserre. Beharbada, igoera handia bai, baina dirutan ez du asko esanahi. Orain arte 50 euroko kuota ordaindu duenak, datorren urtean 55 eurokoa ordaindu beharko du.

Kirill Chtybine errusiarrak irabazi du akordeoi lehiaketa

 Arrasate Nazioarteko akordeoi lehiaketa irabazi du Kirill Chtybine errusiarrak. Oraingo asteburuan jokatu dira Arrasateko akordeoi lehiaketak Amaia Udal Antzokian. Gipuzkoako txapelketa, berriz, Naiara De la Puentek irabazi du.

Sarrera gehienak saldu dituzte zarzuelarako

 Arrasate Abenduaren 13an estreinatuko da “Luisa Fernanda” zarzuela Arrasaten eta dagoeneko saldu dituzte sarrera gehienak. Astelehenean eta asteartean sekulako ilarak izan ziren Amaia Udal Antzokiko txarteldegian.

Santamas Komisiñoak ez du Santamas jaien antolaketan parte hartuko

 Arrasate Santamas Komisiñuak ez du esku hartuko Santamas egunaren antolaketan. Urtero moduan abenduaren 22an ospatuko da egun hori Arrasaten, baina "Udalak ez duela hitza bete" eta ez direla antolaketa lanetan murgilduko, adierazi dute Komisiñoko lagunek.

Besaide Mendi Elkartearekin eskiatzera

 Arrasate Eski estazio gehienek oraingo asteburuan (abenduak 5 eta 6) irekiko dituzte ateak. Elurra bota du eta eski estazio osoa zabalduko ez badute ere, denboraldiko lehenengo jaitsierako egiteko nahikoa elur badago. Besaiderekin eskiatzera joan nahi duenak urtarrilera arte itxaron beharko du.

Afari eder batekin bukatu da sukaldaritza ikastaroa

 Arrasate Camenberg entsalada andere-mahats mermeladarekin, arkume txuletilak villaroi erara eta anana beteak. Igor Otadui sukaldariaren gidaritzapean jaki horiek zelan egiten diren ikasi eta prestatu ondoren, lagun arteko afari goxoa egin dute sukaldaritza ikastaroan esku hartu duten 14 lagunek. Ekin Emakume Elkarteak antolatu du ikastaroa.

Zigorrak jarri dizkiete EHEko kideei

 Arrasate Euskal Herrian Euskaraz elkarteko hainbat kideri zigorrak jarri dizkiete. Otsailaren 15ean Bergarako epaitegiaren aurrean eginiko kale bilkura batean parte hartzeagatik jarri dizkiete isunak. Dirua batzeko hainbat ekintza antolatu ditu EHEk Debagoienean.

Arrasate Press: Lau mosketariak berriz elkartu dira

 Arrasate Hamabi bat urte izango ziren azken aldiz laurak elkartu zirenetik. Abenduaren 2an, baina, berriro batu ziren Angiozarko jatetxe batean, ospatzeko Arrasate Pressek 15 urte betetzen zituela.

Udal zergak Internet bidez ordain daitezke

 Arrasate Zergak Internet bidez ordaintzeko aukera eskaintzen hasi da Arrasateko Udala. Hala ere, herritar askok ez du bide hori erabiliko, %90ak helbideratuta baitu zergen kontua. Hau da, udalari kontu korronte zenbakia emana diote herritar gehienek, eta zuzenean banketxetik kobratzen diete Udalak.

Arrasateko Akordeoi Lehiaketak

 Arrasate Abenduaren 5etik 8ra bitartean, Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak hainbat ekimen antolatu ditu. Urteroko hitzordua da hori eta nazioarteko musikari asko batuko dira. Ekitaldi gehienak –ez denak– Amaia Udal Antzokian izango dira.

Etorkinak euskara ikasten

 Arrasate Gero eta etorkin gehiago hurbiltzen dira euskara ikastera Euskal Autonomia Erkidegoan eta Arrasaten ere hala da. 16 etorkin dabiltza aurten Arrasateko Udal Euskaltegian, eta beste bi AEK-ko Erdu Euskaltegian.

Ez zuen onartu Haurreskolen partzuergoan sartzea Arrasateko Udalak

 Arrasate Azaroaren 24an egindako bilkuran, udalbatzarrak ez zuen onartu eskola publikoetan 0-3 urte bitarteko hezkuntza ematearen alde PSE-Eek aurkeztutako mozioa. Ondorioz, honako egoera honetan daude Arrasateko haurrak.

Laster piztuko dituzte gabonetako argiak

 Arrasate Abenduaren 8an piztuko dituzte gabonetako argiak Arrasaten. Debagoieneko gainerako herriekin alderatuz, Arrasateko Udalak ez du asko gastatuko gabonetako argiak jartzen. Guztira, 9.000 euro gastatuko du Arrasateko Udalak.

Arrasate Pressi omenaldia

 Arrasate Joan den zapatuan, azaroaren 29an, Topaguneak omenaldia egin zion Arrasate Pressi, 15 urteotan egindako lanarengatik. Omenaldi horrek Zamudion egin dituzten Tokiko hedabideen jardunaldiei amaiera eman zien.

Madrilen ez, baina Arrasaten bai, loteriako 36.055 zenbakia

 Arrasate Arrakasta ari da izaten, Arrasateko denda batean salgai dagoen loteriako 36.055 zenbakia. Kontua da Madrilgo Doña Manolitaren bulegoan agortu egin zaiela zenbaki hori, baina Arrasaten badute oraindik ere.

Organu emaileak behar dituzte

 Arrasate ATCORE organu emaileen elkarteak abiarazi du kanpaina. Gipuzkoako hainbat herritan jarriko dituzte informazio guneak. Azaroaren 30ean Oñatin izango dira, abenduaren 2an Bergaran eta 3an Arrasaten.

II. Cante Flamenko Jaialdia

 Arrasate Al-Andalus elkarteak Arrasateko II. Cante Flamenko Jaialdia antolatu du. Espainiako Estatuko flamenko-kantari mordo batek hartuko du parte, eta aurrekontu oso handia du. Azaroaren 29an, zapatua, lehenengo finalerdia egingo dute. 23:00etan izango da, Al-Andalusen, doan.

AKPko neska-mutikoak abian!

 Arrasate Arrasate Kirol Proiektuan murgilduta dauden taldeak dagoeneko jo eta ke dabiltza. Arrasateko, Eskoriatzako eta Aretxabaletako ikastetxeen bateratze prozesua dela-eta, koordinatzaileek balorazio baikorra egin dute; bateratze prozesu arrakastatsua izan da.

Datorren urtean eskola publikoek 0-3 urte bitarteko hezkuntza eskainiko dute

 Arrasate Gai bakarra izan ezik, gainerako guztiak aho batez onartu zituen udalbatzarrak hilaren 24an, astelehenean, egindako osoko bilkuran. Eskola publikoetan 0-3 urte bitarteko hezkuntza ematearen alde PSE-EE alderdiak aurkeztutako mozioak piztu zuen zinegotzien arteko eztabaida.

Taun Taun taldeak "Galtzerdia" lana egingo du

 Arrasate Zapatuan, azaroaren 29an, Taun Taun antzerki taldeak "Galtzerdia" ikuskizuna egingo du. Amaia Udal Antzokian izango da, 17:00etan.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Pedikurak
Monster High kuleroak
Perfumeak
Material informatikoa
Esperientzia positiboak