Errentan hartu
Etxe hutsen bat daukazu? Bada, zure laguntza behar dugu. Izan ere, Garabide Elkartean alokatzeko etxe bila gabiltza, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatzen dugun Aditu Formazio Programako parte hartzaileei etxeotan ostatu emateko. Hona hemen baldintzak: Lekua: Aretxabaleta, Eskoriatza, Arrasate, Bergara, Oñati eta inguruak. Garaia: Iraila eta urria (bi hilabete oso). Konpromisoak: -Merkatu-prezioan ordainduko da. -Etxeak ondo zainduko dira eta aurretik zein ondoren garbitzaile profesionalek garbituko dituzte. -Etxeotan formazioan parte hartzera datorren jende heldu eta arduratsua egongo da, eta lo egiteko erabiliko da soilik (jatordu ia guztiak ere kanpoan). Etxe hutsen bat badaukazu, probetxua ateratzeaz batera herriko Garabide Elkartea lagunduko zenuke. Eta edozelan ere, mezua ingurukoen artean zabaltzea eskertuko genizuke.