1988tik 2006ra arte argitaratu ziren Debagoieneko herri aldizkariak digitalizatu ditu Goiena Taldeak. Goiena.eus-en kontsulta daitezke 2.758 zenbaki.

1988ko abenduan argitaratu zuen AEDk Arrasate Press astekariaren lehen zenbakia. Hura izan zen mugarri, euskarazko tokian tokiko informazioari dagokionez. Arrakasta izan zuen formula asmatu zuten: gertuko informazioa, doan, etxeetara, zabalkunde handiarekin…, eta euskaraz.. Sekulako arrakasta izan zuen. Sortu eta urtebetera 7.000 alera iritsi zen.

Mondragoekoaren atzetik etorri ziren beste hamaika proiektu Euskal Herrian barrena. Horietako batzuk Debagoienean bertan. Berrigara, lehenbizi, 1990ean sortua eta hura ere astekaria, Arrasate Press-en eredu berdinarekin: herriko euskara elkarteak, Jardunek, Bergarako Udalarekin lagunduta. Arrasate eta Bergarakoen atzetik, Aretxagazeta, Ze Barri?, Kontuola, Txirritola, Goibekokale…, maiztasun ezberdinekin.

Debagoieneko aldizkari horiek guztiak 2006ko urtarrilera arte argitaratu ziren; 2001etik aurrera, eskualde osoan banatzen zen Goienkariarekin batera –gaur egun Goiena aldizkaria dena–.

Herri aldizkariak

ARRASATE PRESS

  • Herria: Arrasate.
  • Sorrera: 1988-12-02.
  • Argitaratzailea: Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkartea; gerora, Arrasate Komunikabideak (Arko).
  • Maiztasuna: Astekaria.
  • Amaiera 2006-01-27.
  • Zenbakiak: 745.

BERRIGARA

  • Herria: Bergara.
  • Sorrera: 1990-12-14.
  • Argitaratzailea: Jardun euskara elkartea.
  • Maiztasuna: Astekaria.
  • Amaiera 2006-01-27.
  • Zenbakiak: 656.

 

ARETXAGAZETA

  • Herria: Aretxabaleta.
  • Sorrera: 1992-03-12.
  • Argitaratzailea: Loramendi euskara elkartea.
  • Maiztasuna: Hamabostekaria.
  • Amaiera 2006-01-27.
  • Zenbakiak: 410.

ZER BARRI?

  • Herria: Eskoriatza.
  • Sorrera: 1996-06-27.
  • Argitaratzailea: Axtroki euskara elkartea.
  • Maiztasuna: Hilabetekaria.
  • Amaiera 2006-01-27.
  • Zenbakiak: 241.

KONTUOLA

  • Herria: Antzuola.
  • Sorrera: 1997-09-12.
  • Argitaratzailea: Idolaz euskara elkartea.
  • Maiztasuna: Hamabostekaria.
  • Amaiera 2006-01-27.
  • Zenbakiak: 273.

TXIRRITOLA

  • Herria: Aramaio.
  • Sorrera: 2000ko maiatza.
  • Argitaratzailea: Txirritola euskara elkartea.
  • Maiztasuna: Hilabetekaria.
  • Amaiera 2006-01-27.
  • Zenbakiak: 179.

GOIBEKOKALE

  • Herria: Elgeta.
  • Sorrera: 1995ko apirila.
  • Argitaratzailea: Goibeko euskara elkartea.
  • Maiztasuna: Hilabetekaria.
  • Amaiera 2006-01-27.
  • Zenbakiak: 254.