Orain arte doan izan da Arantzazuko Ama kalean dagoen Eroskiko aparkalekuan ibilgailua uztea. Laster, baina, ordu eta erdiz, 90 minutuz, utzi ahal izango da bakarrik doan, hortik aurrera ordaindu egin beharko da, minutuko. Eroskik hesiak jarriko ditu aparkalekuaren sarreran eta irteeran, eta horrela kontrolatuko ditu ibilgailuek sartu-irtenak. Hori egiteko baimena eskatu du Eroskik Udalean, eta Udalak eman egin dio. Datozen astetan egingo dituzte lanak. Matrikula eta QR kode-irakurgailuak, bideo-kamerak, interfonoa eta kontrol zentroa ere jarriko dituzte.
Eroski Center supermerkatu horretako aparkalekua dendaren ordutegi eta egutegian berean egongo irekiko dute: o9:00etatik 21:00etara. Egun 108 plaza ditu, horietako bost aparkaleku irisgarriak dira eta beste lau ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak. Gero ere berdina izango da kopurua.