Olakoako, San Lorentzoko eta Ugarkaldeko bizilagunek Natur Eskolan bozkatuko dute domekan

Oihana Elorza Gorostiza

Oñatiko Natur Eskola.

Hiru hautesleku eta hamabost mahai egongo dira domekako hauteskundeetan Oñatin. Hautesle kopurua, berriz, 8.818 da.

Domekan, azaroak 29, egingo dira Espainiako hauteskundeak eta Oñatin 8.818 lagun egongo dira botoa emateko deituak. Hauteslekuak, berriz, hiru egongo dira: Zubikoa kiroldegian –zazpi mahai–, Santa Marinako Elkar Hezi ikastetxea –lau mahai– eta Natur Eskola –lau mahai–.

Herriko kale eta auzo ezberdinetako bizilagunek non bozkatu behar duten:

  • Zubikoa kiroldegian: Aita Lizarralde kalea, Arantzazuko Ama kalea, Atzeko kalea, Bidebarrieta kalea, Foruen Enparantza, Kale Barria, Kalegoiena, Martzelino Zelaia kalea, Portu kalea, Ramon Irizar kalea, Unibertsitate Etorbidea, Aita Madina kalea, Aita Mortara kalea, Kale Zaharra, Kanpantxo kalea, Kurtzekua kalea, Lizaur kalea, Maiatzaren 1a plaza, Otadui zuhaiztia, San Juan kalea, Auzabarri kalea, Errementari plaza, Lekunbarri plaza, M. Aozaratza kalea, Motxon kalea, Roke Azkune kalea, Ultzegin kalea, Garagaltza auzoa, Garibai auzoa, Goribar auzoa, Sanxolopeztegi auzoa, Torreauzo, Urrexola auzoa, Zañartu auzoa, Zubillaga auzoa.
  • Santa Marinan: Maria Irizar kalea, Bakardadeko Ama kalea, Euskadi Etorbidea, J. Moiua kalea, Kantonoste, Kurtzebide kalea, Lazarraga kalea, Lope Agirre kalea, Patrue kalea, Santa Marina plaza, Bakardadeko Ama kalea, Errekalde auzoa, Mendiko kalea, San Anton kalea, Zumeltzegi kalea, Olabarrieta auzoa, Arantzazu auzoa, Araotz auzoa, Berezao auzoa, Larraña auzoa, Lezesarri auzoa, Murgia auzoa, Uribarri auzoa, San Martin auzoa.
  • Natur Eskolan: Olakua auzoa, San Lorentzo auzoa, Ugarkalde auzoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak