Erantzuna feminismotik eman behar dela aldarrikatu dute ikasleek eta erretiratuek eguerdian

Oihana Elorza Gorostiza

Erretiratuek Olakoa auzoan egindako elkarretaratzea.

Ikamak deituta, hezkuntza feminismotik eraldatuko dutela adierazi dute ikasleek goizean plazan egin duten elkarretaratzean. Erretiratuek, berriz, Olakoan egin dute kale agerraldia eguerdian eta ez dela atzera egiteko unea esan dute, aurrerako bidea feminismotik egin behar dela azpimarratuz.

Azaroak 25 gaur, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna, kalera atera dira goiz partean ikasleak eta erretiratuak. Ikamak deituta, geldialdia egin dute ikasleek 11:00etan eta elkarretaratzea egin dute plazan, kontzejupean. "Azken aldiko oldarraldi faxistari" erantzuteko, "hezkuntza feminista" aldarrikatu dute. Erretiratuak, berriz, Olakoa auzoan elkartu dira eguerdian eta Lagun Lekuk zein herriko pentsiodunek deitutako kale agerraldian hartu dute parte. 18:30ean plazatik abiatutako manifestazioaren leloarekin Euskal Herriko mugimendu feministak proposatutako Ez ginen atzera egiteko jaio. Frente al faxismo, feminismo!– bat egiten dutela adierazi dute. "Guk badakigu zer den aitari edo senarrari baimena eskatzea lanera joateko edo banketxe batean kontu korrontea izateko. Ez dugu atzera begiratu gura, aurrera egin behar dugu eta aurrera egiteko bidea feminismoa da". Horrekin batera, manifestazioan parte hartzera gonbidatu dituzte herriko erretiratu guztiak, eta dei egin diete domekako hauteskundeetan botoa ematera joateko.

Ikamak deituta ikasleek egindako bilkura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak