Aimar Irizar eta Unai Cueva Gipuzkoako txapeldun eta Aitor Murguzur txapeldunorde, ziklo-krosean

Julen Murua Mesonero

Aitor Murguzur, Unai Cueva eta Aimar Irizar. Argazkia: Aloña Mendiko Txirrindularitza saila

Zapatuan jokatu zuten Elgoibarko ziklo-kros lasterketa, Gipuzkoako Txapelketa, eta oñatiarrek hainbat domina lortu zituzten. Alde batetik, Aimar Irizar txapeldun izan zen junior kategorian, eta Aitor Murguzur txapeldunorde. Bestalde, elite kategorian, Eibarko taldearekin jokatzen duen Unai Cueva oñatiarra ere txapeldun izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak