Aiert bakarlariaren musikaz gozatu dute gaztelekuan

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba

Gipuzkoan Gazte Tour egitasmoaren baitan antolatutako kontzertuak izan ziren atzo Oñatiko Gaztelekuan, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Aiert, bakarlari oñatiarrarekin batera, Maskak eta Ziraun taldeak ere taula gainera igo ziren. Giro intimoan, poparen, rockaren eta musika elektronikoaren arteko nahasketa bereziak izan ziren gaueko protagonistak. Bideoan Aierten 'Abizenak' kantuaren zati bat entzun daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak