Zazpi taldek girotu dute Oñatiko XVIII. Trikiti Jaialdia

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba

Lizargarate Trikitizale Elkarteak antolatutako XVIII. Trikiti Jaialdia ospatu zuten atzo Oñatin. Zazpi taldek hartu zuten parte, eta "giro ederra" sortu zuten Santa Ana antzokian.

Arratsaldeko bostetan hasita, Santa Ana antzokia denetariko trikiti doinuez bete zen. Guztira, zazpi taldek hartu zuten parte jaialdian. Hasiera, Debagoieneko hirukote batek eman zuen: Oier eta Aitor oñatiarrek eta Txomin eskoriatzarrak, hain zuzen. Bideoan ikusi daitekena, hirukote debagoiendarraren pieza bat da. 

Elkarteko kideek azaldu dutenez, ikusleen aldetik jasotako erantzuna positiboa izan da, eta beraiek ere sentsazio onarekin amaitu dute saioa. "Saio arina izan da eta helburuak bete dira: estilo desberdinetako jendea elkartu eta talde bakoitzak esperotakoa erakutsi du taula gaineaan", adierazi du Aitor Billar, trikitilari eta elkarteko kideak.

Jaialdia amaituta, eta euria gelditu zenez, triki-poteoa egiteko aukera ere izan zuten parte-hartzaileek, Oñatiko kaleetan zehar.

Erlazionatuak

Oñatiko XVIII. Trikiti Jaialdia iruditan

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba aza 22, 10:32 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak