Aise gailendu dira Laso eta Landa Zubikoan

Julen Murua Mesonero

18 tanto jarraian eginda irabazi dute Lasok eta Landak, Ezkurdiaren eta Bikuñaren arteko partida (22-8). Aurreko partidan Apezetxea II.ak eta Erostarbek 22-15 irabazi dute Zubizarreta IV.aren eta Morgaetxebarriaren aurka.

Zapatu arratsaldeak pilota usaina izan du Oñatin; izan ere, Lau eta Erdiko txapelketaren finalaren atarian, pilota jaialdia jokatu da Zubikoan. Arratsaldeko lehenengo partidan Apezetxea II.ak eta Erostarbek 22-15 irabazi dute Zubizarreta IV.aren eta Morgaetxebarriaren aurka. Kontrolpean izan duten partida gorriek une oro, eta momentu batzuetan Zubizarretak eta Morgaetxebarriak markagailuan gerturatzeko aukerak izan badituzte ere, nagusi izan dira frontoian Apezetxea eta Erostarbe.

Lehenengo mailako partidan berriz, partida Ezkurdiaren eta Bikuñaren alde hasi da. Arbizuarra nagusi izan da aurreko koadroetan, eta 8-4ko partziala lortu dute partida hasieran. Hortik aurrera, baina, ezer gutxi egin du bikote gorriak. Lasok sakea berreskuratu duen momentu horretatik Ezkurdiak eta Bikuñak ez dute tantorik egitea lortu, eta urdinek markagailua irauli dute 18 tanto jarraian eginda. Hala, 22-8 irabazi dute Zubikoan jokatu den jaialdia Lasok eta Landak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak