Sotoa Euskaltegian egongo da behin behinean

Oihana Elorza Gorostiza

Euskaltegiaren espazioan egongo da sotoa, Bidebarrieta kalean.

Gaztelekuko sotoan bukatzear dituzte egonkortze lanak baina espazioa berrantolatzeko aukera aprobetxatu gura dute orain, eta hori egin bitartean Euskaltegiko espazioan –Bidebarrieta kalean– egongo da 0 eta 7 urte bitarteko umeei eta familiei zuzendutako txokoa. Egubakoitzetik aurrera egongo da han.

Gaztelekuko sotoa itxita dago Aste Santutik egonkortze lanak egiteko. Bukatzear daude lan horiek eta behin bukatuta, espazioa berrantolatzeko aukera aprobetxatu gura du Udalak. Bitartean, baina, Bidebarrieta kaleko Euskaltegiko espazioan egokitu du lekua Udaleko Haur eta Gazteria departamentuak. Hango bi gela handienak prestatu ditu 0 eta 7 urte arteko umeak eta haien senideak hartzeko.

Egubakoitzean zabalduko dute

Egubakoitzetik aurrera egongo da erabilgarri Euskaltegiko gune hori: 17:00etatik 20:00etara, martitzenetik domekara. Haurrak beti egon beharko dira adinez nagusia den heldu batek lagunduta eta ez da hezitzaile zerbitzurik egongo. Gaztelekuko hezitzaileen ardura lokala ireki eta ixtera mugatuko da eta edozein gorabehera gertatuz gero, gaztelekua izango da harremanetarako gune.

Berrantolaketa lanak

Sotoaren berrantolaketa bukatu bitarteko iraupena izango du leku aldatze honek. Sotoa berriro erabiltzeko prest dagoenean hara itzuliko da ohiko zerbitzua. Berrantolaketa horretan, materialean eta espazioen antolaketan egin daitezkeen hobekuntzak aztertuko ditu lehenengo Udaleko Haur eta Gazteria departamentuak, "haurren beharrei ahalik eta modu egokienean erantzuteko". 

Gaztelekuko sotoaren berriztapen proiekzioa (Argazkia: Udala).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak