1974ko Tximist espedizioa Everestera, 50 urte geroago izeneko erakusketa ibiltaria ekarri du Aloña Mendiko mendi sailak Oñatira azaroan. Kultura etxeko erakusketa gelan dago ikusgai eta gaur, martitzena, espedizio hartan parte hartu zuen Txomin Uriarte etorriko da abentura hura nolakoa izan zen azaltzera. Kepa Lizarragarekin etorriko da.
Erakusketarekin batera, hitzaldiak eta liburu aurkezpena ere egin dituzte mendi hamabostaldiaren barruan, eta Uriarte eta Lizarraga izango dira aurtengo azken gonbidatuak. Erakusketa egubakoitzera arte egongo zabalik, 18:00etatik 20:00etara.