Argia kenduko dute San Lorentzon eguenetik egubakoitzera bitarteko gauean

Oihana Elorza Gorostiza

San Lorentzo auzoko etxe bloke bat.

San Lorentzo auzoko atari askotan argia kenduko dute eguenean 23:00etan eta ez da argirik egongo hurrengo eguneko 07:00ak arte, eguenetik egubakoitzerako gauean. Oñargik egin du abisua, argindar sarean hobekuntzak egin behar dituztelako.

San Lorentzo II Transformazio Zentroko (0208) kabinen ordezkapena egin behar dute argindar sarea hobetzeko, eta lan horiek egiteko argia kendu behar dutela jakinarazi du Oñargik. Eguenean, hilak 19, kenduko dute 23:00etan, eta kenduta egongo da gau guztian, egubakoitzeko, hilak 20, 07:00ak arte.

San Lorentzoko atari hauetan kenduko dute argia tarte horretan:

  • 28, 32, 33, 34, 35, 37, 38, 39, 42, 43, 44, 45, 47, 48, 49, 50, 51, 52, 53, 54, 55, 56, 57, 58, 60, 61, 62, 63, 64, 65, 66, 67

Aurrez abisatu gabe emango du berriz argia Oñargik eta gomendatu du aparatu elektronikoak deskonektatuta egotea tarte horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak