Guardia zibilak 42 urteko gizon bat atxilotu du Oñatin, droga-trafikoagatik

Eneko Azurmendi Barrena

Europa Press agentziak zabaldu duenez, Kolonbiatik bidalitako bi koadrok kokaina likidoa zeramaten metakrilato barruan. Paketearen hartzailea atxilotu eta 1,5 kg kokaina atzeman dituzte haren etxean, Oñatin. Atxilotua Bergarako Epaitegiaren esku utzi dute.

42 urteko gizonezko bat atxilotu dute Oñatin. Kolonbiatik zetozen bi koadro jasotzekoa zen atxilotua, eta koadro horiek kokaina likidoa zeramaten metakrilato barruan, Guardia Zibilak baieztatu duenez. 

Adolfo Suarez Madrid-Barajas aireportuan (Espainia) atzeman dituzte koadroak, Zerga Administrazioko Espainiako Agentziako eta Guardia Zibileko agenteek. Drogak detektatzeko proban, likidoak positibo eman du kokainan eta, ondorioz, droga modu kontrolatuan entregatu dute, bertan hartzailea atxilotzeko, Oñatin.

Atxilotu ondoren, haren etxebizitza miatu dute agenteek, eta kokaina gehiago atzeman dute. Zehazki, 1.580 gramo hauts. Horrez gain, narkotrafikoko hainbat material ere konfiskatu dute, hala nola material teknologikoa, dokumentazioa, produktu kimikoak, ontziratzeko makina bat, doitasun-baskulak eta kimikoen aurkako babes-maskarak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak