Aparkaleku batzuk kenduko dituzte erdigunean egun hauetan, pelikula baten grabaziorako

Oihana Elorza Gorostiza

Galartza etxea, Oñatin.

Bakardadeko Ama eta Portu kaleko aparkalekuak kenduko dituzte, aste pare batez, filmaren grabaketa lanak egiteko. Talde teknikoa etorriko da egun hauetan eta datorren astean egingo dituzte filmaketa lanak. Galartza etxean grabatuko dituzte hainbat eszena.

Leopoldo Alas 'Clarin' idazleren La Regenta eleberria pantaila handira ekartzeko errodajeetan dabil Mar Coll kataluniarra. Bakardade Ama kaleko kantoian dagoen Galartza etxean grabatuko dituzte hainbat eszena eta egun hauetan hasiko dira horren prestaketak egiten. Filmaketa lanak datorren astean –18an, 19an eta 20an– egingo dituzte baina talde teknikoa aurretik etorrikok da eta gaurtik aurrera hasiko da lanean. Horretarako, Bakardade Amako eta Portu kaleko hainbat aparkaleku ez dira erabilgarri egongo gaur hasi eta datozen bi astetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak