Zabalik dago kiroldegi aurreko jolas-parkea

Oihana Elorza Gorostiza

Berritutako jolas-parkea.

Lurzorua berritu eta jolas elementu berriak jarritu dituzte kiroldegi aurreko jolas-parkean, ikastolaren ondokoan. Egun batzuetan itxita egon da, lanak egiteko, baina zabalik erabilgarri dago dagoeneko.

Ikastola ondoko jolas-parkeko lurzorua berria jarri dute eta jolas-elementuak ere aldatu dituzte. Bukatu dituzte lanak eta dagoeneko erabilgarri dago. 

Herrian dauden jolas-parkeen jarraipena egiten du Udalak eta egoera txarrean daudenak konpontzeko diru partida gordetzen du urtero, aurrekontuetan. Oraingoan ikastola ondoko jolas-parkean egin dute esku-sartzea, kiroldegi aurrekoan. Zarauzko Jolas enpresak egin ditu lanak 15.881 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak