Lehen garaipena nahi dute Aloñako senior neskek, bihar

Julen Murua Mesonero

Ainhoa Anduaga erasoan, Kukullagaren aurkako partidan.

Ameztoi Zarautz taldearen aurka jokatuko du Ulma Aloña Mendik, etxean (zapatua, 18:00). Klubak dei egin die zaletuei, Zubikoa jendez bete eta "bufanda, turuta eta kamiseta gorriarekin" joan daitezen.

Denboraldi hasierari martxa hartu ezinik dabil Ulma Aloña Mendi taldea Euskadiko Emakumezko Seniorren Lehen Mailan. Iaz egin zuten denboraldi gogoangarriaren ostean, ez dute liga hasiera ona egin oñatiarrek; izan ere, partidaren baten punturen bat lortzea merezi izan badute ere, jokatutako lau partidetatik laurak galdu dituzte. Hala, denboraldiko lehenengo garaipena nahiko dute bihar, 18:00etan, Zubikoa kiroldegian, Ameztoi Zarautz taldearen aurka. Urteko lehenengo garaipena eskuratzeaz gain, beheko postuetatik aldentzen hastea ere izango dute helburu zarauztarren aurkako partiduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak