Herriko zinemagileak batuko ditu Laburmetrai Rallyak, zapatuan

Mireia Bikuña Madrid

Iazko laburmetrai rallyan parte hartu zuen talde bat, grabaketa egiten.

Badator Oñatiko XVII. Laburmetrai Rallya. Herriko zinemagileak aurrera eta atzera ibiliko dira zapatuan, antolatzaileek emandako gaia edo egoera oinarri hartuta film labur onena egiteko asmotan.

08:00etan jasoko dituzte arauak eta gaia Santa Anan, eta 19:00etan entregatu beharko dituzte lanak, leku berean. "Ez dago berrikuntzarik. Aurrekoetan moduan egingo dugu aurtengoa ere", esan dute antolatzaile taldekoek. 20:30ean, luntxa egongo da Santa Ana sarreran, 21:30ean, photocall-a eta 22:00etan, lan guztien proiekzioa. Bukatzeko, sari banaketa ekitaldia egingo dute: hiru sari, publikoak aukeratutakoa eta interpretazioa onenarena banatuko dituzte.

Proiekziora joateko sarrerak Santa Ana sarreran banatuko dituzte, 17:00etatik aurrera. Pertsona bakoitzak, gehienez, bi sarrera jasoko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak