Tximist espedizioko erakusketarekin hasiko da Mendi Astea, astelehenean

Oihana Elorza Gorostiza

Informazio panelak egongo dira, besteak beste, erakusketan.

kus-entzunezkoak, hitzaldiak eta liburu aurkezpena egongo dira, besteak beste, gonbidatuekin, zinema-aretoan eta doan.

Mendi Astea antolatu du, beste urtebetez, Aloña Mendiko mendi sailak, eta 1974ko Tximist espedizioaren erakusketarekin abiaraziko du, datorren astelehenean. "Herriz herri ibili den erakusketa da, arrakasta handia izan duena. Oñatira, gainera, Txomin Uriarte eta Kepa Lizarraga etorriko dira. Espedizioko parte izan zen Uriarte, Pyrenaica aldizkariaren zuzendari ohia, eta plazera izango da abentura hura haren ahotik entzutea. Uriartek, gainera, irudi batzuk eta orduan hartutako apunte batzuk ere ekarriko ditu, eta horiek ere proiektatuko ditugu", aurreratu du mendi saileko kide Mikel Oterok. Astelehenean zabalduko dute erakusketa, kultura etxean, eta 20ra arte egongo da ikusgai. Uriarte eta Lizarraga azaroaren 11n etorriko dira.

Gonbidatu askorekin

Tximisteko espedizioaz gain, beste abentura pare baten nondik norakoak ere erakutsiko dituzte Mendi Astearen barruan. Esaterako, Maialen Rojo eta Uxue Loizu alpinistak etorriko dira, Groenlandiara egindako bidaiaz hitz egitera. "Abentura horren ikus-entzunezkoa ikusi- ko dugu, eta haiekin tertulia izango dugu ostean; punta-puntako alpinistak dira biak. Bestalde, eta alpinismoari lotuta, Sergi Ricart ere etorriko da. Mekong erreka jarraituz egindako bidaia erakutsi eta azalduko du hark: errekan behera, bizikletan eta eskalatzen ezin zuen bidaia hura", dio Oterok. Haiez gain, Juan Mari Ansa ere etorriko da, Pirinioetako Leskun parajeari buruzko liburuarekin, eta Mendi Tour-eko filmak emango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak