Aitor Azurki kazetariak eta Aitzol Arroyo historialariak elkarrekin egindako lana da 'Euzkadiko borrokalarietako bat naiz' liburua. Hor jaso dute 1936ko gerra Europako herrialde ezberdinetatik etorritako 180 lagun, behintzat, etorri zirela Gipuzkoara 1936ko gerran errepublikazaleekin batera borrokatzera. "Horietako asko bigarren mundu gerran ibilitakoak ziren, beste asko euren herrialdeetan soldaduska egindakoak, beraz, bazekiten armak erabiltzen. Etorritako beste hainbat erizainak ziren", dio Azurkik.
Irunen, Andoainen, Hernanin edo Donostian ibili ziren, esaterako, Poloniatik, Frantziatik, Hungariatik edo Italiatik, besteak beste, etorritako pertsona horiek. 180 identifikatu eta dokumentatu dituzte Arroyok eta Azurkik. "Horietatik bakarra da emakumea, Estera Zilberberg 'Estoucha'. Durangoko eta Legutioko batailetan borrokatu zen, adibidez, zauritu zen arte. Bilboko 'Mujer' aldizkarian egin zuen lana eta Frantziara joan zen gero nazien kontra borrokatzera".

Haren bizitza liburua jaso zuen bere semeak eta Alberdania argitaletxeak gaztelerara itzuli zuen. Orain, euskarara itzultzeko saiakera ari dira egiten Azurki eta Arroyo eta baita 180 lagun horien gerrako etapa hura jasoko duen ikus-entzunezko bat egiten ere.
Zinema-aretoan hitzaldia gaur
Oñatin gaur, martitzena, egingo duten hitzaldia arina, freskoa eta didaktikoa izango dela aurreratu du Azurkik. "Materiak grafiko asko dugu eta hori proiektatuko dugu. Atzerritar horien inguruan egingo dugu berba eta 'Estoucha'-ren ibilbideari aipamen berezia egingo diogu".
Hitzaldia 19:00etan da zinema-aretoan.