Parrokiako klaustroa garbitzen ibili dira, hostoak eta harri koskorrak kentzen

Oihana Elorza Gorostiza

San Migel parrokiako klaustroa garbitzen.

Parrokiako zorua berriztu eta argiteria aldatu zuten joan den neguan eta orain klaustroko kristalak garbitu dituzte, baita paretatik hostoak, belarra eta harri solteak kendu ere.

San Migel parrokiako klaustroan dauden kristalak eta paretak garbitzen ibili dira aurreko astean. Goitik behera sokak bota eta arnesei lotuta garbitu dituzte. Klaustroaren barrualdea garbitu dute, baina baita kanpoko paretan ere. Horietan pilatuta zeuden hostoak, belarrak eta harri solteak kendu dituzte, hezetasunari oztopoak jarriz eta eraikina txukunduz.

Klaustrotik pasatzen den errekan ere ibili dira han pilatuta zeuden zuhaitz arrama handiak eta bestelako oztopoak kentzen.

Bizkaiko Gailur Lan Bertikalak izeneko enpresako langileak ibili dira lan hori egiten hiruzpalau egunetan, joan den astean. Berez, joan den neguan parrokia barruan egin zituzten lanen jarraipena izan da lan hau. Orduan lurra berritu zuten eta argiteria aldatu, eta orain klaustroko garbiketa egin dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak