Ganbara Abesbatza txapeldun Burgosen jokatutako Antonio Jose lehiaketan

Larraitz Zeberio Lekuona

Garaipen honekin 2027ko martxoan Granadan jokatuko den sariketa nagusian parte hartzeko txartela eskuratu dute. Gainera, 3.000 euroko saria eta oroigarria jaso dituzte.

Oñatiko Ganbara abesbatza nagusitu da zapatuan Burgosen jokatutako Antonio Jose abesbatzen lehiaketan. Puntuazio handian lortu dute –88,43– eta zuzenean sailkatu dira 2027ko martxoan Granadan jokatuko den sariketa nagusirako.

"Oso pozik gaude egindako lan guztiarekin. Hiru pieza eskaini ditugu eta oso pozik amaitu: kontraste asko, afinazio txukuna eta soinu elegantea eskaini genituen", azaldu du abesbatzako zuzendari Aitor Biain Bidartek.

Santanderko koru gaztea sailkatu da bigarren eta Xixongo abesbatza hirugarren. "Lehen sari honek aukera ematen digu hurrengo urteko sariketa nagusian parte hartzeko. Martxoan izango da eta prestatu egin beharko dugu, baina gogotsu gaude", gaineratu du.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak